Facebook demonioa

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2008-11-30 21:22
3

Gauza iraingarriak baino ez ditut irakurtzen: “Facebook pornografia sozial hutsa da”. Edo irrigarriak: “Festa bat antolatu zuen Facebook-eko bere 700 lagunentzat, eta bakarra agertu zen”. Alarmistak bestela: “Facebook-eko laguna etsai bihurtzen denean: zer egin kasu honetan”. Edo konspiratiboak: “Facebook-ek zure datuen pilaketa egiten du mega-korporazioei saldu ahal izateko”.

Erabiltzaile sutsua naizen aldetik, ezin ados egon.

Batek “pornografia” ikusten duen tokian, nik “komunikazioa” ikusten dut. Bestalde, nire Facebook lagun gehienak ez nituzke inoiz etxera gonbidatuko. Lagun bat etsai bihurtzen bazait, nire sare sozialetik botako dut, eta mundu errealean etsai izaten jarraitzen badu, ez da Facebook-en arazoa izango. Datuak ere, nik nahi ditudanak bakarrik emango ditut, beti ere nire onuran pentsatuz.

Sare sozial honen bitartez ikusi ditut urrun dauden horien argazkiak, kontaktua errekuperatu dut institutuko kide zenbaitekin, enteratu naiz, ia momentuan bertan, lagun bat aita izan dela, eta beste bat single geratu dela, eta ez zait nire lagunen urtebetetze bat bera ere ahaztu. Promoziorako ere balio izan dit: idazten ditudan artikuluen estekak zintzilikatu ditut (halaxe egingo dut honekin ere), eta feed-back txukuna ere jaso izan dut askotan. Aste honetan bertan, nire hurrengo libururako izenburuaz eztabaidatzen egon naiz, Facebook demonio honetan. Denetariko iritziak jaso ditut, eta guztiak estimatu ditut.

Gakoa beti bezala, erabileran datza, eta ez tresnan. Facebook zer den eta zer eskaintzen digun jakin beharra dugu, eta horren arabera erabili. “Lagun” hitza testuinguru zehatz honetara moldatzen ikasi behar dugu. Ematen ditugun datuak zergatik ematen ditugun geure buruari galdetu behar diogu. Gure intimitatea noraino erakutsi nahi dugun erabaki.

Facebook-eko lagunentzat festa bat antolatu eta bakarra agertzen bazaizu, barkatu baina errua ez da Facebook-ena.

Jabi

Jabi 2008-12-01 12:18 #1

Epa!

Gustiz ados zurekin, egia esateko nire facebook ez dauka bizitza asko nire partetik, baina  jendearen berriak jasotzeko.

Bakoitza ikusi behar du nola erabili.

Aitorrena

Aitorrena 2008-12-03 09:21 #2

Facebook ez da sareko beste tresnak baino arriskutsuagoa. Egia esan ez da inolaz ere arriskutsua. Eta ondo diozun bezala erabilera onean dago gakoa. Norbaiten eskuak laguntzeko balio dezakete baina baita erasotzeko ere. Orduan erabilera ona edo txarra egitean dago gauza.

Gauzak era kritikoan begiratzea ondo dago. Beharrezkoa da. Baina kontuz neurrian eta zentzuz. Sare sozial hau komunikatzeko balio duenez etekin politak atera daitezke: Lagunen erlazioa sendotuz, pertsona berriak ezagutu gero batek daki lagun minak bihurtzeko... Edo besterik gabe besteen iritzi eta izaerak ezagutzeko.

Iñaki

Iñaki 2009-01-13 12:41 #3

Kaixo, Joxe Aranzabali galdera berak egin dizkiot. Gauza da ez ditudala oraindik giza-sare berri hauek ezagutzen eta zalantza asko ditudala.
Lagunen arteko komunikazioa hobetzeko instrumentua dela badakit, atzerrian daudenekin kontaktua mantentzeko eta abar. Baina zer nolako aplikazio ikusten diozue elkarte batek bere Tuenti edo Facebook-a izateari? "Merkatua" irekitzeko erabili daiteke? Nola?

Utzi iruzkina: