Tuentiari buruzko galderak
Tuentiaren erabilera, 16 urte nituela hasi nuen. Egia esan, lagun baten aholkuen ondorioz sortu nuen nire kontua. Hasieran, ez nuen ia erabiltzen eta ezertarako balio ez zuen zerbait zela uste nuen. Asteak eta asteak egon ohi zen ireki gabe. Aldiz, gaur egun, egunero ematen diot begiradatxo bat, lagun berriren bat dudan ikusteko edo norbaitek nire tabloiean zerbait idatzi duen ikusteko.
Nire ustez, programa honek duen alde onenetarikoa, argazkien atala da. Izan ere, zure lagun guztiak ikus ditzakete eta norbait bertan etiketatu nahi izanez gero, era oso errazean egin daiteke. Facebook-arekin alderatzen badugu, etiketen eta argazkien kontua, askoz ere sinpleagoa dela iruditzen zait, Facebook-ean baino.
Beraz, edozeini gomendatuko nioke Tuentian erregistratzea, bai adin txikikoei, eta baita gende helduari. Izan ere, ez dakigu nor eta zer aurkituko dugun gure pantailaren beste aldean.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: