Facebook

amalurra 1456130731169 Amalurra | 2009-04-21 15:56

Sare sozialak gero eta gehiago ari dira zabaltzen munduan zehar. Tuenti, Facebook, Myspace, hi 5 eta Twitter dira gehien entzuten ditugun izenak.  Nik facebooken dudan kontuari buruz hitz egingo dizuet.

Sare honetan pasaden udaren ostean sortu nuen kontua, Estatu Batuetako lagunekin hitz egiteko eta argazkiak partekatzeko. Facebook beste sareak bezala tresna asko ditu: bideoak igotzeko aukera, jokuak…baina, horiek ez ditut erabiltzen. Sare honen bidez urtean zehar egindako bidaien argazkiak edo beste motatako ekitaldien argazkiak igotzen ditut lagunek bezala, izan ere, sare honetako lagunak fisikoki ez ditut askotan ikusten beste herrialde batean bizi direlako.

Denbora asko ez dut ematen sarean, bakarrik mezuren bat idatzi didatenean sartzen naiz. Facebook-ek norbaitek zure perfilean mezuren bat utziz gero mezu bat bidaltzen dizu zure korreora, beraz ez zara egunero sartu behar norbaitek zeozer idatzi duen ikusteko. Erosotasunari dagokionez, tresna gehiegi ditu facebooke-k nire gustorako, baina hori norberak ematen dion erabilerari dagokio.

Gertatzen da batzuetan, beste norbaitek berea ez den kontu batean sartzea, hori dela eta, garrantzitsua da jartzen duzun pasahitza. Nire kasuan ez dut uste nire kontuan inor sartu denik.

Sare hauek oso erabilgarriak dira, baina, aldi berean arriskutsuak izan daiteke, hori erabileraren arabera defini daiteke. Niretzako sare hau oso erabilgarria bertan ditudan lagunengatik.

Facebook


Utzi iruzkina: