Bloga eguneratzen: Twitter
Blogera itzuli eta urte betean gauzak asko aldatu direla konturatu naiz. Aspaldi blogean ibili ez banaiz ere, Facebookari nahikoa egur eman diot baina beste sare sozialekin nahikoa galduna nebilen egia esan...
Hala ere, lagun bat edo beste Twitter erabiltzaile sutsua zela konturatzeko balio izan dit, nik ere sortu nuen kontua aspaldi nahiz eta estrinatu gabe nuen... Egia esan, ez nion erabilpenik ikusten eta gaur konturatu naiz zergatik; ideia putarik ere ez nuelako zer demontre zen txori txiki urdin horren atzean zegoen aplikazioa.
Aspaldiko partez beste blog mordoxka batean saltxeatzen aritu naiz eta gehienak (guztiak ez esatearren) Twitter kontu bat lotua zutela konturatu naiz. Laguntza eskatu diet ieme eta Demonocrazy-ri eta hauen eskutik Twitterren mundu zabalean sartu naiz.
Gustatu zait kontzeptua (140 karakteretan gauzak esateak badu bere grazia) eta baita egiten didan ekarpena ere. Kanpotik, mezu motzetarako Facebook bat iruditzen zitzaidan baina ez du zerikusirik horrekin. Askoz anonimoagoa da eta informazioa bilatu eta biltzeko tresna ikaragarria da.
Eman dut dagoeneko lehen pausua eta nahikoa galduta banabil ere, zukua aterako diodalakoan nago. Erabakia hartuta! Twitterra duten komunikabide, elkarte, ekimen zein enpresa guztiak Facebooketik ezabatu behar ditut: Lagunak Facebooken eta informazioa, Twitterren. Beno, bietan kontua duten lagunak bietan mantenduko ditut (zer da sare sozial bat lagun gabe?)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: