Kategoria: saresozialak
DecĂamos ayer Facebook begiratu eta ulertu ondoren nolatan ez zitzaion inorri lehenago okurritu pentsatu nuela. Google Wave berriarekin ere antzeko sentsazioa izan dut, baina beste plus batekin: eta zein da kapaz hori egiteko? Zeinek ditu baliabide hoiek?Gauza haundia baita Google Wave. Ulertu dudanaren arabera, behinik behin.Egiteko gaitasunaEsaten nuena: ideia edukitzea da bat. Hori garatzeko ahalmena izatea, beste bat.
Internetek geroz eta baliabide gehiago ditu, gazteentzako zein helduentzako. Orain dela urte gutxi inoiz ere pentsatuko ez genituzkeen sorkuntzak dauzkagu orain Interneten eta guztiak edonoren eskuragai.Gazte naizenez gero, nire ikuspuntua ezberdina da Internetekiko, baina jakina da gaur egun interneten diru gehien mugitzen dutenak sare sozialen enpresak direla. Sare hauek batik bat, gazteei zuzenduak daude baina ez du zertan horrela izan behar, edozeinek erabil baititzake. Hasiera batean txata izan zen booma Interneten eta orain berriz sare sozialak. Interneten nabigatzen duen edonor...
Kaixo lagunak!Gaurkoan sare sozialei buruz hitz egingo dizuet, Tuentiri buruz batez ere. Duela urte bat Tuentin erregistratu nintzen. Fotolog eta Hi5en ere badaukat kontu bat baina duela denbora asko ez ditudala erabiltzen. Fotologen denbora asko pasatzen genuen nire lagunak eta ni eta bat-batean aldaketa bat sumatu genuen; jendeak gero eta gehiago Tuenti hitza aipatzen zuen. Orduan, Googlen sartu eta Tuentiri buruzko informazioa bilatu eta izena eman genuen. Asko erabiltzen dut programa hau, gehiegi esango nuke nik. Bertan, lagunekin hitzegin, argazkiak eta bideoak igo eta kuxkuxeatzen dut...