Kategoria: myspace
Internetek geroz eta baliabide gehiago ditu, gazteentzako zein helduentzako. Orain dela urte gutxi inoiz ere pentsatuko ez genituzkeen sorkuntzak dauzkagu orain Interneten eta guztiak edonoren eskuragai.Gazte naizenez gero, nire ikuspuntua ezberdina da Internetekiko, baina jakina da gaur egun interneten diru gehien mugitzen dutenak sare sozialen enpresak direla. Sare hauek batik bat, gazteei zuzenduak daude baina ez du zertan horrela izan behar, edozeinek erabil baititzake. Hasiera batean txata izan zen booma Interneten eta orain berriz sare sozialak. Interneten nabigatzen duen edonor...
Norbait nire helbide elektronikoan sartuko balitz, zabortegi zibernetiko bat delakoan egongo litzateke. Bai, hamaika sare sozialetan kontuak dituen horietako bat naiz: Facebook, Fotolog, Twitter, Tuenti, Myspace, Netlog, Last.fm,… Erotzeko modukoa.Dena den, badu bere alde ona; sare sozialen baten inguruan lan bat egin beharrez gero, izugarri dauzkat aukeran. Lan honetarako MySpace aukeratu dut (Tuenti-a ikusiegia baitago, ezta?).Zaila zait gogoratzea noiz sartu nintzen MySpace-ren munduan. Urte bat? Bi? Ez dakit. Arrazoiaz ere ez naiz oroitzen, baina norbaiti arrazoiren bat eman behar banio...
Urte bat pasatu da myspace-a sortu genuenetik. Inoiz ez diogu garrantzi handirik eman, pentsatzen dugulako kontzertuetan erakutsi behar dugula gure potentziala. Baina egia da modu oso erraz bat dela gure abestiak besteekin konpartitzeko eta honegatik grabazio estudiotik irten eta myspace xume bat egin genuen, batez ere funtzio hau betetzeko. Ez diogu denbora asko eskeintzen, baina denborarekin itxura askoz hobe bat hartuz joan da, eta bertan eskeini ditugu abestietaz aparte bideoak, irudiak, lagunen komentarioak...Momentuz eroso gabiltza plataforma honekin, eta ez dugu intrusismo askorik ...
Behin blog-egileen mundu honetan sartuta, gustoko ditudan blog batzuk analizatuko ditut. Hauetako batzuek lagunenak dira eta beste batzuetan ni neuk hartzen dut parte modu zuzenean.costroblog 2006an sortutako blog honetan, Bilboko kuadrilla tipiko baten zirkun-zarkunak azaltzen dira. Bertan kuadrillako kide guztiak idazteko aukera daukate danok administratzaileak direlako eta tonu oso humoretsu batean konpartitzen dute beraien artean berriak, bideoak, argazkiak, inkestak eta mota guztietako informazioa. Edozein ardajotzerako lekua dago hemen eta oso-oso baliagarria da beraientzat planak eg...
Paseatzea erabaki dut gaur, myspacen zehar paseatzea. Markinatik abiatu eta Gasteizera heldu naiz, handik Madrilera. Madrilen musika pixkat entzun ostean, etxerako bidea hartu dut: itzulerako bidea desberdina izan da; joanekoan bisitatu ditudan herriak albo bater utzi eta beste herri desberdin batzuk igaro ostean Gasteizen nengoen berriz ere. Ibilaldi luze bezain eder horretatik goseaz gain, beste gauza bat ere ekarri dut etxera: gogoeta luze baten murgildu nauen artikulua, zein Cicatriz izeneko herrian aurkitu dudan eta Dajjalek idatzita dagoen. Hemen jarriko dizuet irakur...
Internet, asko aldatu da azken urteotan. Gaur egun, erabiltzaileak botere asko eskuratu dugu kontenidoari buruz. Informazioa jasotzeaz aparte, kontrolatu egiten dute. Youtube, Flicker, MySpace, Blogger edo Del.icio.us dira Web 2.0ko fenomenoaren programa garrantzitsuenak. Beraien sortzaileak ez zuten uste hainbesteko arrakasta izando zutenik. Adibidez You Tube ikaragarrizko “boom”-a izan zen. Google-k erosi zuen, ideia eduki zuenari aberatsa eginez. Sekulako suertea. 100 milioi bideo baino gehiago daude You tuben kolgaturik, horien arten “Mallorca 2006” izenekoa. Udan izan nituen oporren in...
My Space bezalako web guneek izugarrizko arrakasta lor dezaketela garbi geratu da beste behin. Aspaldi hasi ziren interneten ideia sinple bidez sortutako web guneak “besterik gabe” sona handia hartzen. Sona hartzeak ondorio zuzena izan dezake askotan, interneteko handi batek web txikia erostearena. Horixe gertatu zen google, egun google maps delakoarekin, you tube edo antzeko aplikazio indartsuekin. Gazteak izan ohi dira gehienetan horrelakoen sortzaileak. Azkenetarikoa My Space gazteen bilgunea izan da. Izandako ez ohiko arrakasta ikusita enpresari boteretsu batek erosi du azkenean. Bote...
Zer da web 2.0? Enpresen eta bezeroen arteko harremanaren aldaketa besterik ez? Hori baino askoz gehiago da, garaia zen denok boterea izatea, gure iritzia enpresengan eragin garrantzitsua izatea, "the power of us" deritzona, erabiltzaileen boterea. 2006ko abenduaren 3an, "El País" egunkariak gai honi buruzko artikulu bat publikatu zuen, bertan azkeneko bolada honetan Interneten gertatu diren aldaketei buruz aritzen da. Adibide hona iruditu zitzaidan El Koala musika taldearena, Opá abestia Youtuben jarrita baitzegoen eta izan zuen arrakastagatik, orain disko bat atera du. Harritzekoa d...
Gaur egun internet eta batez ere web 2.0 mundua gure mundua ari da bilakatzen. Hau da, gu jada ez gara hitzik esan gabe pantailaren aurrean orduak pasa behar ditugun horietakoak. Ez gara zerbait gaizki dagoela pentsatuz gero isildu beharra dugun horietakoak, ez. Orain gure iritzia edonon edonori eta "edonola" eman dezakegu. Izan ere, subjektu pasibo izatetik subjektu aktibo izatera pasa baikara, gu geu gara guk nahi dugunaren sortzaileak. Baina guk sortzen dugun informazio hori era askotakoa izan daiteke: iritzia, irudia, bideoa, ideiak,entziklopedia, albisteak... ...
Interneten ere, beste txoko batzuetan bezalaxe, aldaketa sakonak izan dira azken 10 urteotan. Lehen, subjetu pasibo bezela hartzen ziren erabiltzaileek, gaur egun argazkiak, bideoak eta sentimenduak elkarbanatzera iritsi dira. Youtube, MySpace, Flickr, Del.icio.us edo Blogger bezelako programak dira web 2.0 deritzon fenomenoan nagusi. Fenomeno honek, aldaketa handiak suposatu ditu, batez ere, lehen Interneten erabiltzaile hutsa zenari, norberaren ahotsa plazaratzeko aukera eman diolako. Mota honetako programen arrakasta, ia kasualitatez sortutakoak direlako izan daiteke. Era...