Gustoko Blogak

lademenzia 1456150799979 La Demenzia | 2009-03-04 11:48

Behin blog-egileen mundu honetan sartuta, gustoko ditudan blog batzuk analizatuko ditut. Hauetako batzuek lagunenak dira eta beste batzuetan ni neuk hartzen dut parte modu zuzenean.
costroblog 2006an sortutako blog honetan, Bilboko kuadrilla tipiko baten zirkun-zarkunak azaltzen dira. Bertan kuadrillako kide guztiak idazteko aukera daukate danok administratzaileak direlako eta tonu oso humoretsu batean konpartitzen dute beraien artean berriak, bideoak, argazkiak, inkestak eta mota guztietako informazioa. Edozein ardajotzerako lekua dago hemen eta oso-oso baliagarria da beraientzat planak egiteko, bidaiak antolatzeko edota atzoko parrandaren gorabeherak besteekin konpartitzeko.
zazpiak-bat Blog hau Athletic-eko Zazpiak Bat taldearen gorabeheren berri ematen du. Orain dela gutxi egindako peña bat da hau eta ondorioz orain dela gutxiago sortutako bloga. Oraindik aspektu asko falta zaizkio hobetzeko baina badirudi proiektu polita izango dela eta azkenean blog txukun bat sortuko ahal izango dutela, jendearen partehartzea ona izaten ari delako.
olorataco Blog hau, Mexikon 6 hilabetez egon zen Bilbotar bat sortu zuen. Honen bitartez eta modu dibertigarri batean, berari mexikon gertatutako gauzen berri ematen zuen. Gaur egun geldita dago tipoa Bilbon dagoelako baina ideia han geratzen da edonork har dadin.
earlyreggaejaia Myspace-a blog musikal baten moduko webgune bat da. Hau da nire musika taldeko myspace-a eta bertan nahi duenak abestiak entzun dezake edo kontzertuen datak ikusteko aukera ere badauka. Ez dugu oraindik asko idatzi bertan baina posiblea da egitea eta gure taldeari buruzko argazkiak eta bideoak ikusteko estekak jarri ditugu.


Utzi iruzkina: