My SPACE, Our SPACE

gurebazterrak 1456135173782 Gure Bazterrak | 2007-01-24 16:44

My Space bezalako web guneek izugarrizko arrakasta lor dezaketela garbi geratu da beste behin. Aspaldi hasi ziren interneten ideia sinple bidez sortutako web guneak “besterik gabe” sona handia hartzen. Sona hartzeak ondorio zuzena izan dezake askotan, interneteko handi batek web txikia erostearena. Horixe gertatu zen google, egun google maps delakoarekin, you tube edo antzeko aplikazio indartsuekin.

Gazteak izan ohi dira gehienetan horrelakoen sortzaileak. Azkenetarikoa My Space gazteen bilgunea izan da. Izandako ez ohiko arrakasta ikusita enpresari boteretsu batek erosi du azkenean.

Boterea, ordea, egun (interneten) erabiltzaileek eman edo ken dezakete eta gazteak erabiltzaileen portzentaia altuenetarikoa betetzen dugunez… My Space hori argi dago OUR SPACE-ko azken ekarri eraginkor eta arrakastatsuenetarikoa izan dela!


Utzi iruzkina: