Myspace eta gizarte sareak

lademenzia 1456150799979 La Demenzia | 2009-04-21 15:21

early Urte bat pasatu da myspace-a sortu genuenetik. Inoiz ez diogu garrantzi handirik eman, pentsatzen dugulako kontzertuetan erakutsi behar dugula gure potentziala. Baina egia da modu oso erraz bat dela gure abestiak besteekin konpartitzeko eta honegatik grabazio estudiotik irten eta myspace xume bat egin genuen, batez ere funtzio hau betetzeko. Ez diogu denbora asko eskeintzen, baina denborarekin itxura askoz hobe bat hartuz joan da, eta bertan eskeini ditugu abestietaz aparte bideoak, irudiak, lagunen komentarioak...
Momentuz eroso gabiltza plataforma honekin, eta ez dugu intrusismo askorik sentitu, baina argi daukagu zeintzuk diren gure eszenatokiak eta non dauden gure betebeharrak: kaleetan. Garrantzitsua da, bai, beste taldeekiko erlazioak bultzatzen dituelako eta jendea gure abestiak entzun ahal izateko, baina gizarte sareak ez dute gure eguneroko bizitza aldatu behar, benetako harremanak kalean gauzatzen baitira. Beste esparru eta beste sare batzuetara teoria hau eramanez aholku berdina emango nioke erabiltzaileei: sareek onurak badauzkate, baina gurengandiko kontrola ere bai.

Myspace-era link-a



Utzi iruzkina: