Kategoria: gizarte
Aurtengo Otsailaren 28an, J.Saez Gizarte Hezkuntzako lehenengo mailako ikasleoi etorri zitzaigun, Leioako EHUko irakasle-eskolara, Gizarte Hezkuntzaren historia eta garapenari buruzko hitzaldi bat ematera. Hitzaldian zehar, hainbat kontzeptu eta ideia landu zituen baina, batez ere, ideia nagusiak honakoak direla esan dezakegu: Gizarte Hezkuntza, lehenik eta behin, praktika sozio-hezitzailea da, hainbat agentek aurrera daramatena biztanleria zerbitzatzeko. Bigarrenez, Gizarte Hezkuntza titulazio bat da, unibertsitatean jasotzen dena. Hala ere, honen inguruan aipatu beharra daukagu g...
Iñaki Martinez de Lunaren framing berriaren proposamena irakurtzen ari naiz. Eta aspalditxo gurean aditu gabeko kontzeptua irakurri dut berriro ere: gizarte sariak (edo jendarte sariak, ingelesez social rewards, Mikel Zalbidek gizartekotze-sariak deitutakoak). Hauxe dio Zalbidek honen gainean: a1) social rewards edo gizartekotze-sariak. Hau da, hizkuntza hori jakin eta egiteari eskerrak gizarte horretako kide izan zaitezkeenekoak: familiako kide izatea (cf. “gure etxean euskaraz egiten da, ez ahaztu gero!”), herrikotzat hartu izatea (cf. behinolako belarrim...
Urte bat pasatu da myspace-a sortu genuenetik. Inoiz ez diogu garrantzi handirik eman, pentsatzen dugulako kontzertuetan erakutsi behar dugula gure potentziala. Baina egia da modu oso erraz bat dela gure abestiak besteekin konpartitzeko eta honegatik grabazio estudiotik irten eta myspace xume bat egin genuen, batez ere funtzio hau betetzeko. Ez diogu denbora asko eskeintzen, baina denborarekin itxura askoz hobe bat hartuz joan da, eta bertan eskeini ditugu abestietaz aparte bideoak, irudiak, lagunen komentarioak...Momentuz eroso gabiltza plataforma honekin, eta ez dugu intrusismo askorik ...
Civilización:Toreros, futbolistas, Marbella, Ibiza,TV,publicidad, ricos, medianos (imitadores),pobres (envidiosos),"todos juntos en unión,defendienfo labandera de la santa" civilización.(urreta1951, 1999)*Kirola = telebista = droga:Futbol sala: pankarta bat:"¡Engánchate a la vida!",droga ilegalen aurka, eta ondoan publizitateak:bat edari alkoholizatu batentzat etabeste bat tabakoarentzat.(urreta1951, 1997)*Alardeak:Emakumeak eta militarismoa:Hondarribiko alardean parte hartu nahi izanzuen emakumez osatutako konpainiak,ezin izan du parte hartu, bidean zeuden,betiko alardearen aldeko,ehundaka...
Euskaraz bizitzea ezinezkoa daukagula, gauza jakinekoa da. Baina azken egunetan pasa zaizkidanak kontatu nahi ditut ez sinestekoa delako.Hamabost bat egun badira aita izan naizela, ba jaiotza horren bizipen ederren ondoan bada hamaika paper bete eta aurkeztu beharra... Gehiegi luzatu gabe ondoko ibilbidea egin eta ondorioak nozitu ditut:Mendaroko ospitalean. Euskaraz egiteaz lotsatzen zen emaginarekin hasi, erizain euskaldun peto-petoak lehenengo hitza erderaz egiten, bete beharreko paper gehienak gaztelera hutsean, Ospitaleko agiri ofizialak gaztelera hutsean... eta guzti hau norbera eteng...
Hemen daukazue EHUko Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea eta Kafetegia. Argazki eta bideoen bidez bideo honetan ikusi daitekenez gure fakultate eta kafetegiak beti daude koloretsu eta bizi. Segi dezala horrela, kar-kar-kar. Liher Puente de la Cal, 2007ko abendua
Globalizazioa, gizarte presioa eta antzeko termino ugari gero eta entzunagoak dira gure artean. Hedabideek, iritzi artikulueen bitartez gaia jorratzen dute maiz. Arazo honetaz jabe garelakoan bizi gara askok, honi aurre egiteko gai garelakoan alegia. Gezur galanta. Izan ere, era apal edo nabarmenean gizarteak guztiok menperatzen gaitu. Guregan sortutako presioa jarraia da eta honi une oro euztea lan gogorra benetan. Goiz edo berandu amore ematen bukatzen dugu. Har ditzagun adibidetzak teknologia berriak eta era zehatzago batean mugikorrak. Aitzinako pekatuak baztertu ditu...