J. SAEZ-EN HITZALDIA
Aurtengo Otsailaren 28an, J.Saez Gizarte Hezkuntzako lehenengo mailako ikasleoi etorri zitzaigun, Leioako EHUko irakasle-eskolara, Gizarte Hezkuntzaren historia eta garapenari buruzko hitzaldi bat ematera.
Hitzaldian zehar, hainbat kontzeptu eta ideia landu zituen baina, batez ere, ideia nagusiak honakoak direla esan dezakegu:
Gizarte Hezkuntza, lehenik eta behin, praktika sozio-hezitzailea da, hainbat agentek aurrera daramatena biztanleria zerbitzatzeko.
Bigarrenez, Gizarte Hezkuntza titulazio bat da, unibertsitatean jasotzen dena. Hala ere, honen inguruan aipatu beharra daukagu gaur egungo gizartea egiaztagiritzailea dela, hau da, titulu bat izateak ez gaitu profesionalak egiten; unibertsitateak ikasleok modu kritiko batean pentsatzea eragiten du eta, gradua bukatzean, titulu bat eskaintzen digu, baina titulu hori izateak ez du esan nahi Gizarte Hezitzaile onak garenik.
Azkenik, Gizarte Hezkuntza lanbide pedagogikoa da, okupazio ez morala, profesio bilakatzea jomugatzat daukan okupazioa. J.Saezek esan zuen bezala “nik ez ditut langileak sortzen, profesionalak baizik”, hau da, unibertsitatearen eta lan munduaren arteko bereizketa bat egiten du, unibertsitateak kontzientziadun profesionalak sortzen dituelako, eta ez langileak. Izan ere, Gizarte Hezkuntzaren konpetentziak komunikazioa, analisia, hitz egiten eta espresatzen jakitea eta abar dira eta, honako hauek, graduan zehar lortu beharreko konpetentziak izan arren, ez dituzte ikasle guztiek lortzen.
Lanbidearen ildotik jarraituz, honako hau eraikuntza historikoa da, hau da, lanbidea jarduteko gaitasuna adierazten du eta, gaitasun hori pixkanaka lortzen da. Gaur egun Gizarte Hezkuntza moduan ulertzen duguna, hiru jarduera ezberdinek osatzen zuten lehen: helduen hezitzaileak, hezitzaile espezializatuak eta animatzaile soziokulturalak, hain zuzen ere. Hiru jarduera hauek elkartu egin ziren lanbide bat bilakatzeko xedearekin eta, 1991. urtean, haien helburua lortu egin zuten.
Dena dela, urte horretan Gizarte Hezkuntza lanbide bat izatea lortu zuen baina, bertatik aurrera, profesionalizazio prozesu bat jasaten hasi zen, lanbide guztiek jasaten dutena. Profezionalizazio prozesu honetan hainbat eragile ezberdin daude, hala nola, unibertsitatea, profesionalak, estatua, merkatua eta erabiltzaileak. Honako hauek ezinbestekoak dira profesionalizazioan, batik bat, honako hau etengabe gertatzen den prozesua delako (beti eguneratzen delako), baina, profesionalizazioari eta lanbide ezberdinei buruz ari garenean, lanbide guztiek profesionalizazio berdina jasaten al dute? Eta Gizarte Hezitzaile guztiek?
Lanbide guztiek profesionalizazio prozesu ezberdina jasotzen dute, bakoitza esparru batean aritzen delako eta, esparruaren arabera, garrantzi gehiago edo gutxiago ematen zaielako. Horrez gain, lanbide horren barneko langile edo profesionalek, baita profesionalizazio prozesu ezberdina jasotzen dute, honako hauek formazio, subjektibotasun, jarrera eta lan egiteko gogo ezberdinak dituztelako, hain zuzen ere.
Horregatik guztiagatik, hitzaldi honen ondoriotzat esan dezakegu oso garrantzitsua dela ikasleon papera unibertsitatean. Izan ere, irakasleek ezinbesteko papera betetzen dute gure formakuntzan, baina gure heziketaren arduradunak gu geu gara eta, horrexegatik, gogoak eta iraunkortasuna erakutsi beharko ditugu. Irakasleak gidari moduan aritu daitezke eta haien ekintzak eta ematen diguten informazio guztia erabilgarria da lan munduan aritzeko baina, hezitzaile on bat izateko, lanean bizitako esperientzietan oinarritu beharko gara, batik bat, lana eginez ikasiz goazelako. Esperientziaren bidez hezitzaile bakoitzak bere “erreminta kaxa” eraikiz joango da, etorkizun batean edozein arazo edo arlotan erabiltzeko eta nahi duen ekintza edo helburua aurrera eraman ahal izateko. Horregatik, titulu bat eskuratzeak ez du esan nahi profesionalak garenik, profesional bat hanka sartzeekin eraikitzen da, esperientzien bidez, eta kolektibo eta arlo guztietan arituz. Beraz, etengabe ari gara ezagutzak eskuratzen eta eguneratzen; hezitzaile baten ikasketa prozesua ez da inoiz amaitzen, beti ari garelako beste pertsonengandik zerbait ikasten, edo beti ikasi behar dugulako, pertsonei eskainitako gure funtzioa ahalik eta hoberena izan dadin.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: