Gizarte sariak
Iñaki Martinez de Lunaren framing berriaren proposamena irakurtzen ari naiz. Eta aspalditxo gurean aditu gabeko kontzeptua irakurri dut berriro ere: gizarte sariak (edo jendarte sariak, ingelesez social rewards, Mikel Zalbidek gizartekotze-sariak deitutakoak).
Hauxe dio Zalbidek honen gainean:
a1) social rewards edo gizartekotze-sariak. Hau da, hizkuntza hori jakin eta egiteari eskerrak gizarte horretako kide izan zaitezkeenekoak: familiako kide izatea (cf. “gure etxean euskaraz egiten da, ez ahaztu gero!”), herrikotzat hartu izatea (cf. behinolako belarrimotzak), gizarte horretan txertatzea (cf. “kanpoan jaioa dezu, baina zu eta ni bezelako euskalduna da”),…
Pentsa dezagun, beraz, apur bat: zer gizarte sari ditu euskarak? Eta zer gizarte sari erdarek? (zer gizarte sari ingelesak?)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: