MySpace-aren inguruan...

burutikat 1456131754472 Burutik at | 2009-04-21 15:36

Norbait nire helbide elektronikoan sartuko balitz, zabortegi zibernetiko bat delakoan egongo litzateke. Bai, hamaika sare sozialetan kontuak dituen horietako bat naiz: Facebook, Fotolog, Twitter, Tuenti, Myspace, Netlog, Last.fm,… Erotzeko modukoa.

Dena den, badu bere alde ona; sare sozialen baten inguruan lan bat egin beharrez gero, izugarri dauzkat aukeran. Lan honetarako MySpace aukeratu dut (Tuenti-a ikusiegia baitago, ezta?).

Zaila zait gogoratzea noiz sartu nintzen MySpace-ren munduan. Urte bat? Bi? Ez dakit. Arrazoiaz ere ez naiz oroitzen, baina norbaiti arrazoiren bat eman behar banioke kontu bat sortzeko, jarraikoa izango litzateke: Musika munduan ez dira famatuak bakarrik existitzen, baliteke Beatles-ak baino hobeak diren musikariak egotea fama lortu ez badute ere, eta hori konprobatzeko, MySpace ezin hobea da.

Sare hau izugarri gustuko dut. Ez bakarrik talde berriak entzuteko ahalmena dudalako, baizik eta jada ospetsu diren artistak jarraitzeko ere erabil dezakedalako. Gainera, abestiak dohain eta modu legal batean entzuteko era bat ere bada. Tamalez, unibertsitatea dela eta, ezinezkoa zait nahi bezainbeste aritzea kuxkuxean, eta astean birritan edo hirutan besterik ez naiz sartzen (gutxiegi niretzat, sinetsidazue).

Lagunekin komunikatzeko balio badezake ere, ez dut sarritan erabiltzen horretarako, Tuenti-aren antzeko beste hainbat sare ditudalako horretarako.

Besterik gabe, hementxe uzten dizuet nire MySpace-aren linka eta honen irudi bat:



Utzi iruzkina: