«Si están viendo este mensaje, es porque fui asesinado»

gazette 1456133149776 Gazette | 2009-05-19 15:44

Gaur klase orduan irakasleak artikulu bat banatu digu gutariko bakoitzari eta geure iritzia blogean argitaratzeko eskatu digu. Horrela ba, “La rebelión twittera” izeneko artikuluarekin hasi gara lanean.

Pil-pilean dagoen berria izan da, eta Rodrigo Rosenberg du izena. Gizon  hau Guatemalako abokatu bat zen eta igandean, maiatzaren 10ean, hil zuten. Rosenbergek hil baino lehenago bideo bat grabatu zuen, hiltzen bazuten ere bere deklarazioek ahotsa izan zezaten. Bideo honetan, Guatemalako presidentea den Alvaro Colom, Gustavo Alejos idazkari pribatua eta presidentearen emaztea ere, bere hilketaren errudun direla esaten du.

Hauxe da esandako bideoa, merezi du ikusteak.



Mezu hau Guatemalako Jean Fernando Anleu jaunak zabaldu zuen Twitterren bidez eta horregatik kartzelan sartu zuten. Pertsona askok egin du erabaki honen aurka eta era berean Guatemalako Gobernuaren aurka era. Naiz eta Errepublika Presidentzial Demokratiko bat egon indarrean, adierazpen askatasunaren zanpaketa garbia izan da. Gobernuak eskuak zikindurik dituela erakutsi du eta Rosenbergen hitzen ondoren beldurturik hartutako erabaki bat izango zen seguruenik. Hainbat herrialdeetako diru-laguntzari esker, Anleu kartzelatik irten da.

Internetek izan dezakeen indarraz jabetzeko balio digu honek. Hala ere batzuen eskuetan dago hori ere, gobernu eta bestelako indarren aurrean biztanle xume batek, ezin dezakeela ezertxo ere egin, ala agian bai?


Utzi iruzkina: