del.icio.us

No profile photo arkakuxue | 2009-03-25 18:01


Aupa jende!!!
 
del.icio.us programa web gunean dagoen orrialde bat da. Programa honek albisteak biltzea eta ahalbidetzen du. Bilatzaile bat du bere orrialdean eta honekin artikuluak bilatzea ahalbidetzen da. Interneteko sare guztian bilatu nahi izanez gero, hau da, mundu guztian, "google abisu" bat ere sor dezakegu bertan, eta gure e-mail helbidea emanda, mezuak bertara iritsiko zaizkigu. Batean edo bestean (del.icio.us-en bertan edo google alert-en) Bilatutako artikuluak interesgarriak edo egokiak irudituz gero, hauek zure kontuan gordetzea ahalbidetzen du programa honek.

Bestalde, artikuluak bilatzearekin batera, beste pertsona batzuen del.icio.us kontura heltzea ere posible da sistema honetan. del.icio.us programak duen abantailetako bat hori da, beste edozein pertsonaren kontura sar zaitezkeela hain zuzen ere. Baina ez pentsa, hori momentu jakin batzuetan desabantaila ere izan daiteke, intimitateko kontuak, hau da, bakoitzaren kontu pertsonalak edozeinek ikusi ditzakeelako. Beraz, kontuz ibili behar da bertan gordetzen den informazioarekin, jende guztiak baitu bertara iristeko eta hau ikusteko aukera.

Azkenik, del.icio.us programak beste zerbitzu bat ere eskaintzen du, “popacular” izenekoa. Honek, del.icio.us-eko erabiltzaileak zer nolako artikuluak begiratzen ari diren esaten digu. Momentuan zein artikulu kontsultatzen ari diren, azken 8 orduetan zein artikulu kontsultatu diren, azken egunean, azken astean, azken hilabetean… Baita gehien bisitatu diren web orrialdeak zeintzuk diren ere.

Programa honek aurretik aipatutako zerbitzu guztiak eskaintzen dituen arren, pertsonalki, ez zait gehiegi gustatzen. Nahiko nahasgarria dela uste dut. Erosoa dela ere esan beharra dago, hitz bat idaztearekin horrekin lotuta, del.icio.us-en dauden artikulu guztiak bilatzen dizkidalako. Azken arrazoi hau dela eta erabiliko beharko dut…

Denborak asko balio du lagunok, eta faltan baduzue zuek ere frogatu beharko duzue!

Ea zer iruditzen zaizuen zuoi!

Ondo ibili


Utzi iruzkina: