Tuenti, hainbeste jende harrapatu duen sarea!

No profile photo Noizbait | 2009-04-21 15:03

Urtebete inguru pasa da lagunak Tuentiren inguruan hitz egiten entzun nituenetik. 7 bat hilabete Tuentin neure kontu propioa egin nuenetik, joan zen Urrian hain zuzen ere. Eta orain, egunero darabilt. Lagunen argazkiak ikusteko edo igotzeko, lagunei mezuak bidaltzeko...eta jendearen berri izateko ere bai, noski!

Gustoko dut, egia esan! Bai! Sare zabala da, badakit, baña nik, ezagutzen dudan jendea soilik dut onartuta eta, nire lagun horiek soilik ikus ditzakete nire argazki eta komentarioak. Beraz, oso eroso sentitzen naiz Tuenti delako honetan. Ez baitut zelataririk atzematen inguruan. 

Nik fenomeno deituko nioke, Tuenti Fenomenoa. Nire inguruko guztiek edo ia guztiek dute halako kontu bat, eta sarri darabilte. Agian moda kontua izango da, baina, luzaroan dabil gure inguruan eta antzera jarraitzen du, jendez beteta! Honek, Messenger eta antzekoei indarra kendu diotela esango nuke, askoz ere jende gehiago ibiltzen baita, eta noski, sarriago!

Hala ere, ez dut nire lagunekiko harremana alde batera utzi, ez horixe. Pantailak ez dizkit lagunak jan. Ez eta, lagunekin egon izan naizen denbora ere! Hori gertatzen bada eta ohartzen banaiz, AGUR SARE SOZIALEI!


Utzi iruzkina: