Kazetari multimedia. Zer da hori?

No profile photo Noizbait | 2009-05-05 15:26
1

Iban Aranzabal etorri zitzaigun hitzalditxoa ematera Huheziko fakultatera. Bai, irakaslearen abizen berdina zuen. Semea ote zen ere pentsatu nuen, baina ez dut uste.

Zertara etorri zen? Goienako zuzendari denez, honen funtzionamenduaren berri eman zigun. Eta, kazetari multimedia delakoa azpimarratu zuen behin eta berriz. Neuk ere ez nekien zer esan nahi zuen, baina hitzaldia aurrera zihoan heinean ulertu nuen.
Idatzizko kazetaritzaz gain, kameren funtzionamendua kontrolatu, interneten idazteko abilezia...dutenak dira kazetari multimediak. Ibanen ustez, garrantzitsuagoa da kazetaritzaren alderdi guztietan mugitzen jakitea, arlo zehatz batean aditua izatea baino. Nahiz eta, kazetaritzan aditu diren guztiek ez duten horrela pentsatzen.

Nik ere, Ibanen antzerako iritzia dut, baina idatzizko kazetaritza dut gogokoen. Ez dakit nire etorkizuna nolakoa izango den, beraz, denetik ikastea da nire helburua!

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2009-06-17 11:25 #1

Bada ez, Iban Arantzabal ez da nire semea. Senitartekoak ere ez gara, nik dakidala. Baina ez litzaidake inportako, Iban pertsona aparta delako.<br />


Utzi iruzkina: