Noizbait

Atzo naiz, gaur nintzen eta noizbait izango naiz

Morboa, horixe da gizarte honen eguneroko elikagaia. Zergatik? Galdetuko diozue zeuon buruari, baina saltzen digutena, egunero barneratzen duguna eta gure jokabideak ikusi ondoren agian, nirekin bat egingo duzue. Hitz hau definitzea zaila dela esango nuke, baina argi dago, egunero saltzen dizkigutela eta saltzen dizkiguten heinean kontsumitzen ditugula, bai morbo kutsudun albisteak baita halako egoerak ere. Adibide gisa, iaz denon ahotan ibili eta asko harritu ez gintuen kasu bat. Bizkaiko neska batek mugikorra galdu zuen egunean hasi zen istorioa. Neska honek antza denez, bideo ...


Azeri nabigatzailea!

No profile photo Noizbait | 2009-03-09 20:24

Firefox delako nabigatzailea ezaguna nuen, baina egia esan, ezaguna bezain ezezagun bilakatu zait honen inguruko informazioa irakurtzen nuen heinean. Ikastolan erabili izan nuen nabigatzailea, horrenbeste klase aspergarritan lagunik onena izan zen huraxe da Firefox. Internet Explorer konexiorik gabe uzten zigutenean "opción B" delako bihurtzen zen Firefox, baina ez nuen sakontasunean ezagutu, horregatik zait gaur arrotz. Gero eta jende gehiagok erabiltzen omen du, baina nik klasikomanoen gisan Internet Explorerrekin jarraitzen dut, pestaña artean galtzeko beldurrez. Atzo...


Argazki pare hau, bata Gasteizen egin genuen lehenengo klaseko afarian ateratakoa da, beti ere umorea galdu gabe! Bigarrena berriz, Azpeitian, juergan genbiltzala zapaturoko lez, Txarrantxa tabernan ateratakoa...  


Duela bi aste sortu nuen Noizbait, eta gaur, neure blogari begiratzeaz nazkatuta, besteak arakatzen hastea erabaki dut. Bost blog aipatu nahi nituzke, zeharo ezberdinak bostak, pertsonal zein taldeko, irudiz hornituak edo hitzez osatuak. Hona, bostak: - Lehenengoa, azpeitiar batena, Andoni Salegiren komiki-bloga hain zuzen ere. Uztarria orrialdean atxirik agertzen den bloga. Bitxia bezain erakargarria da, azpeitiarron umorea tarteko, blog desberdin bat sortzen jakin duela esango nuke.     salegi - Bigarren aukeratua, Bartzelonako Euskal Etxeko bloga da. Hemen, Eusk...


Zuek, zergatik ez?

No profile photo Noizbait | 2009-02-18 18:15

Iepa kuxkuxeroak! Blogen berri entzuna nuen, baina neuk bat izatea ez nuen sekula pentsatu. Noizbait sortzearen arrazoia? Ikus-entzunezko komunikazioko ikaslea izatea (Huhezi fakultatea, Eskoriatzan) eta bigarren lauhilekoan Web 2.0 gaiari eutsi izana, besteak beste. Orain hutsik dagoen orri honi, bizia ematea da nire helburua, eta zuek entretenitzea ere bai, asko eskatzea ez baldin bada behintzat. Honez gain, irakurtzen ari zareten (ari baldin bada inor) guztiok, zeuon bloga sortzera gonbidatzen zaituztet...Zergatik ez? Laster izango duzue nire berri...bai horixe!



Huheziko ikasle bat naiz, eta blog hau, Web 2.0 ikasgaiko ardatza da. Helburua? Hainbat iritzi artikulu eta artikulutxorekin blogari bizia ematea.