Azeri nabigatzailea!

No profile photo Noizbait | 2009-03-09 20:24

Firefox delako nabigatzailea ezaguna nuen, baina egia esan, ezaguna bezain ezezagun bilakatu zait honen inguruko informazioa irakurtzen nuen heinean.

Ikastolan erabili izan nuen nabigatzailea, horrenbeste klase aspergarritan lagunik onena izan zen huraxe da Firefox. Internet Explorer konexiorik gabe uzten zigutenean "opción B" delako bihurtzen zen Firefox, baina ez nuen sakontasunean ezagutu, horregatik zait gaur arrotz.

Gero eta jende gehiagok erabiltzen omen du, baina nik klasikomanoen gisan Internet Explorerrekin jarraitzen dut, pestaña artean galtzeko beldurrez.

Atzo, Joxe Aranzabalen FAROA blogean., norbanako batzuk Firefoxen inguruan eginiko testigantzak irakurri nituen eta hauek irakurri ostean atera dudan ondorioa honakoa da:

 Firefoxek alde positibo ugari dituela. Software librea, segurtasuna (Internet Explorer baino fidagarriagoa), euskara hutsean erabiltzeko aukera... eta pestainak! Baina ez begietakoak! Lehio batean ireki daiztezken orri ezberdinak, alegia!

Firefox ezta berria, ez horixe, baina indarra hartuz doa, gizartean hedatzen ari da. Neuk ere hasi beharko dut erabiltzen!


Utzi iruzkina: