Adierazpen askatasuna urratzen denean
Ez al da adierazpen askatasuna eskubide unibertsala? Eta, pertsona bat hiltzea ez al da legez kanpo jokatzea? Azken honek ez al ditu pertsonen eskubideak urratzen? Guatemalan, antza, ez!
Istorioa ez zen hasi Rodrigo Rosenberg hil zutenean, bere bideoa sarean eskegi zutenean baizik. Itxura denez, Rosenber abokatuak gobernuaren gustuko ez ziren datu batzuk zebilzkien eskuartean, eta horren haritik etorri zen bere heriotza. Rosenbergek, bere heriotzaren berri ematen zuen bideo bat grabatu zuen eta hil ostean eskegitzeko eskatu. Bideo honetan hilketaren ardura Guatemalako presidente, Alvaro Colom eta bere ingurukoei leporatzen zien.
Bideoak munduari bira eman zion eta hainbat atxikimendu jaso zituen sare sozialetan Rosenber zenak. Horien artean, Anleu jaunarena. Honek, mezu bat idatzi zuen Twitter-en eta ondorioz, Guatemalako gobernuaren aginduz, kartzelaratua izan zen. Nahiz eta, egun kalean den, jendeak egindako diru-ekarpenei esker!
Horregatik diot: Adierazpen askatasuna benetan, eskubide unibertsala al den!
Hona eskegiarazi zuen bideoa:
Iruzkinak
Utzi iruzkina: