Xabier Ezeizabarrenaren hitzaldiaren kronika.


Itsasondon abenduan egingo den herri kontsultaren inguruan herritarrei informazioa elearazteko hitzaldietan, atzoko partez, azaroaren 22an, AHTren alde onak azaltzeko Xabier Ezeizabarrena ingurumen gaietan aditu eta Donostiako udalean EAJko zinegotzi den abokatu donostiarra izan genuen.
Ezer baino lehen Xabierri eskerrak eman nahi dizkiogu Itsasondora etortzeko hartutako denbora eta ahaleginagatik, are eta gehiago  AHTren aldeko jarrera aurkeztuko duen  pertsona bat aurkitzeko udaletxeak  izan dituen zailtasunak izan ondoren. Horrekin batera, Goierriko AHTGelditu! Elkarlana bezala Xabierren esposizioak iritzi pobrea eman zigula esan beharrean gaude.

Modu oso orokor eta etereoan azaldu zigun hitzaldian agerian geratu zen AHTren gaia ez duela ezagutzen, bere hitzetan zioen bezala, "estimazioak" eta datu "orokorrak" erabili zituen AHTren onurak agertzeko eta Itsasondori zuzenki eragingo dizkien afekzioak sakonki ezagutzea eskatzen ez badiogu ere, hitz politez ornitutako aurkezpen orokor bat ez zaigu iruditzen bidezkoa denik informazio zehatz eta kontrastatua herritarrei elarazteko garaian. Are eta gehiago, eta berriro berresten gara Xabierri eskerrak emateko garaian etortzen hartutako denboragatik, baina kontuak Itsasondoko herritarrei ez zizkien Xabierrek eman behar, Nuria Lopez de GereƱuk baizik, herritarrek adierazi zuten bezala. Herritarrak datu zehatz eta kontrastatuak nahi zituztela/dituztela agerian geratu zen atzoko hitzaldian. Astearteko parteartzea handia izan bazen, atzokoan ere ez zen atzean geratu herritarren parte hartzea, eskerrak denei!!
Lerro hauek herritar batek hitzaldiaren bukaeran elearazi zion eskakizuna gogoratuz amaitu nahi genuke: "Goiko" arduradun politikoei bileran ikusi eta somatu duen herritarren ezinegona jakinarazteko. Xabierrek hurrengo egunean "bere lagun" den Nuriari deitu eta azalduko ziola hitza eman zigun denoi, ea egia den.

                  


Utzi iruzkina: