Zuhaitzei sustraietatik eutsiz!
Hala diote atzo gauean Legorretako Berostegi auzoan hiru pagotara igo ziren lagunak. Han jarraitzen dute oraindik eta baso-mozketari aurre egin nahi diotenez, ez dute zuhaitzetatik jaisteko asmorik.
BIDEOA
Lehen deialdia: gaur, asteartea, 19:00etan Itsasondoko plazan kontzentrazioa eta martxa zaratatsua Berostegira.
Berostegi inguruan baso-mozketarekin hasiak ziren. Argazkian.
Komunikatu osoa:
ZUHAITZEI SUSTRAIETATIK EUTSIZ, AHT-RIK EZ!Gaur, irailaren 29a, komunikatu honen bidez, AHTren proiektuaren aurka hasi berri den erresistentzia eta desobedientzia ekintza baten berri emango dugu. Bart gauetik, Itsasondo eta Legorretako lurretan AHTren obrek kalteturiko eremuan dauden zuhaitzetan zintzilikatu dira hainbat lagun. Ekintza honekin, lur hauetan egin nahi den triskantza eta zuhaitzen mozketa salatu eta ekidin nahi da. Horretarako, 120 urte inguru dituzten hiru pagotan plataformak muntatu dira eta ekintzaileak 20 m-ko altueran daude, jaisteko asmorik gabe eta zuhaitzak defendatzeko prest.
Gogor salatzen dugu joan diren egunetan, Euskal Y-aren Ordizia-Itsasondo zatiko AHTren tunelaren obrak Itsasondo eta Legorretako Zubin erreka inguruan hasi dituztela baso-mozketari ekinez. Azpimarratu nahi genuke lur kaltetu hauek nekazaritza eta abeltzaintzatik bizitzeko hautu sendoa egin duen familiari dagozkiola, eta baserritar hauek AHTren inposaketaren aurrean erakutsi duten jarrera tinko eta duina, Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren ordezkarien xantaia eta presioei aurre eginez. Baserriko kideek belaunaldiz belaunaldi bertatik bizi eta zaindu duten ondareaz ari gara, eta dagoenetan edo ederrago utzi nahi dute beraien ondorengoek ere goza dezaten. Era berean, gogoratu nahi dugu lur hauek AHTri aurkakotasun argia agertu dioten Itsasondo eta Legorretako udalerrietakoak direla, non herri-galdeketan bidez, herritarrek egitasmo suntsitzaile honi ezezko biribila eman dioten.
Argi dago Eusko Jaurlaritzak eta Sustapen Ministerioak AHT nola edo hala egiteko asmoa dutela. Horri aurre egiteko modua, irudimena erabiltzea da eta horregatik ehunka protesta-ekintza burutu dira azken urteotan Euskal Herri osoan.
Horregatik guztiagatik, zuhaitzei sustraietatik eutsiz, Itsasondoko baso kaltetu hau defendatzeko asmoz zuhaitzetara igota dauden zenbait lagunek erresistentzia-ekintza berri honi hasiera eman diote gaur. Jende guztiari dei egiten diogu AHTren aurkako desobedientzia-ekimen honi babesa emateko, leku kaltetura bertara hurbiltzeko. Bertan informazio- eta harrera-gune txiki bat egongo da ekintzak iraungo duen bitartean. Bestalde, honako mobilizazio hauetan parte-hartzera dei egiten dugu:

Gaur, asteartea,
arratsaldeko 19:00etan, Itsasondoko
plazan kontzentrazioa eta leku kaltetura sostengu-martxa zaratatsua.

Bihar, asteazkena,
arratsaldeko 19:00etan, Legorretako
plazan kontzentrazioa eta leku kaltetura sostengu-martxa zaratatsua.

Bestalde, etzi,
osteguna, Olaberria, Beasain eta Ordiziako Udaletxeetan Espainiako Gobernuak
AHTren obretarako burutu nahi dituzten lurren desjabetzeak direla eta,
Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak, goizeko 10:30ean,
Beasaingo Udaletxetik abiatuta,
deitu duen manifestazioan parte-hartzeko deialdia ere egiten dugu.
Iruzkinak
erderaz 2009-09-29 13:03 #1
URGENTE TODXS A ITSASONDO !!! Opositores al TAV se cuelgan de árboles para evitar su tala

Un grupo de opositores al Tren de Alta Velocidad (TAV) está colgado de árboles en las tierras que se verán afectadas por la construcción de esta infraestructura en el tramo Legorreta-Itsasondo, con el objetivo de impedir su tala.

Los opositores al TAV están colgados de árboles de tierras afectadas por esta infraestructura desde anoche.

Con esta acción de "desobediencia y resistencia", los opositores al tren de alta velocidad quieren impedir, según explicaron, "la destrucción y tala de árboles".

Este grupo de personas ha montado plataformas en tres hayas de alrededor de 120 años, a una altura de 20 metros y, según han advertido, no tienen intención de bajar y están "dispuestos a defender los árboles".
arrano 2009-09-29 23:39 #2
Astearteko prentsaurrekoaren audioa www.zintzilik.net eta indymedian duzue entzungai.

Utzi iruzkina: