Entzuten ditudan euskal taldeez hitz egitean nire herritik kilometro dexentera jauzi egin beharra izaten dut normalean. Bidasoa aldera gehienetan eta Azkoitira gertuenera. Horregatik, ohikoa dena baino poz gehiago sortzen du nire barrenean Saioa bezalako kantari batek halako diska puxka bat kaleratzeak. Beasainen jaio zen Saioa 1978an baina Legorretan egin du bizia eta bertakoa da. Goirritarra da tio! Ormaiztegin Amen, Geroh edo Leher bezalako taldeek sortutako mugimendua amaitu ostean, goierritarrok ez dugu harro egoteko kantari edo talderik izan eta lehortutako lur eremu batera bizia ekar...


Erresistentzia- eta desobedientzia-ekintzak aurrera darrai eta lanak geldituta daude. Berostegin bertan, kanpin-dendak jarri dira nahi duena hurbildu eta informa dadin. Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak eta Zuhaitzetako Ekintzaileekiko Sostengu taldeak egunero 19:00etan kontzentrazioak deitu ditu Berostegin. Gainera, ostiralean, 11:00etatik aurrera, zuhaitz-landaketa egingo da bertan.


Astebete daraman desobedientzia- eta erresistentzia-ekintzaileen laguntza-taldeak, Berostegin egin duten baso-mozketa neurrigabea izan dela dio eta ostiralean zuhaitz-landaketa deitu du, lan-eremuan, goizeko 11:00etatik aurrera. Hona hemen komunikatua: ITSASONDON, AHT-REN LANEN EREMUAN, ZUHAITZ LANDAKETA EGITEKO DEIALDIA   Zuhaitzen defentsan hasitako desobedientzia-ekintzak aurrera darrai. Laguntza-taldeak, Eusko Jaurlaritzak Ordizia-Itsasondo eraikuntza-lanean ezarritako ingurumen-neurriak ere ez dituela betetzen salatu du.          &n...


Astelehen gauetik Berostegi auzoko zuhaitzetan zintzilik daudenei babesa adierazi eta herritarrek bertaratzeko aukera izan dezaten, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak manifestazioa deitu larunbatean, Ordiziako plazatik Berostegira.


Gaur goizean, asteazkena, langileak azaldu dira lanerako prest Ertzainen bi patruilarekin, eta baso-mozketari ekin diote zuhaitz okupatuetatik oso gertu ez dagoen eremuan. 11:00ak aldera, ordea, lagun talde bat hurbildu da pankarta batekin eta 10 minuturen ostean, langileek beren lana utzi eta basotik alde egin dute. Ertzaina ugari hurbildu bada ere, azkenean, bai langileek, bai ertzainek, Berostegitik alde egin dute.


Hala diote atzo gauean Legorretako Berostegi auzoan hiru pagotara igo ziren lagunak. Han jarraitzen dute oraindik eta baso-mozketari aurre egin nahi diotenez, ez dute zuhaitzetatik jaisteko asmorik.BIDEOALehen deialdia: gaur, asteartea, 19:00etan Itsasondoko plazan kontzentrazioa eta martxa zaratatsua Berostegira.Berostegi inguruan baso-mozketarekin hasiak ziren. Argazkian.Komunikatu osoa:ZUHAITZEI SUSTRAIETATIK EUTSIZ, AHT-RIK EZ!Gaur, irailaren 29a, komunikatu honen bidez, AHTren proiektuaren aurka hasi berri den erresistentzia eta desobedientzia ekintza baten berri emango dugu. Bart gaue...



Renfe tren zerbitzuan desobedientzia ekintza egin dute eguerdian, Zumarragatik Legorretarako bidea eta alderantzizkoa bidaia txartela ordaindu gabe eginez, Renfe-k AHT bultzatzen duelako. Protesta ekintzan joan direnek, ehun(*) lagun inguruk, AHTren aurkako kartelak eta mezuak zabaldu dituzte, bai treneko erabiltzaileen artean eta baita geltokietan ere.AHT gelditzeko eskatuz Euskal Herriko gazte asanbladen deialdiari jarraituz egin dute bidai desobedientea. Goierriko eskualdeko gazte ugarik jarraitu dute deialdia eta ikastetxe denetan egin dute geldialdia.(*) 100 hauekin 221 eragozleak zenb...


Aste hau berriz lepo etorri zaigularik goierritarroi, Itsasondo eta Legorretako Udal ordezkariek hartutako erabakiak aipatu eta ezagutarazi nahiko genituzke.Jakina den bezala, aste honetan Nuria Lopez de Guereñu Legorretako alkatearekin bildu da.  Bileraren balorazio bezala Garraio Sailak zabaldutako prentsa oharra bertan gertatutakoarekin, eta xuabe esate aldera,  ez da erabat "zuzena" izan.  Zentzu horretan Iñaki Oiarbide alkateak bileran gertatutakoaz prentsa oharra ezagutarazi du euskaraz hemen eta espainolez hemen eskuratzen dizuegularik. Aldi batez, Iñakiren adierazpena...


Goierriko Hitzan irakurtzea dugunagatik, gaurko egunean Nuria Lopez de Guereñu Legorretako Iñaki Oiarbide alkatearekin bildu da. Horrekin batera, gure eskuetara Garraio Sailak medioetara bidalitako prentsa oharra iritsi da. Gaztelerazko bertsioa hemen dezuten bezala, euskarazkoa hemen jeistea dezute. Biak .pdf formatoan dituzue.Aipatzeko modukoa:"La Consejera de Transportes y Obras Públicas del Gobierno Vasco ha resaltado “el clima de colaboración interinstitucional en el que se ha desarrollado el encuentro” con los responsables municipales del Ayuntamiento de Legorreta. Los representantes ...


Azken iruzkinak