Legorreta: Duintasunaren eredu.

Aste hau berriz lepo etorri zaigularik goierritarroi, Itsasondo eta Legorretako Udal ordezkariek hartutako erabakiak aipatu eta ezagutarazi nahiko genituzke.

Jakina den bezala, aste honetan Nuria Lopez de Guereñu Legorretako alkatearekin bildu da.  Bileraren balorazio bezala Garraio Sailak zabaldutako prentsa oharra bertan gertatutakoarekin, eta xuabe esate aldera,  ez da erabat "zuzena" izan.  Zentzu horretan Iñaki Oiarbide alkateak bileran gertatutakoaz prentsa oharra ezagutarazi du euskaraz hemen eta espainolez hemen eskuratzen dizuegularik.
Aldi batez, Iñakiren adierazpenak medio ezberdinetan izan duten islada eskuratzen dizuegu Berrian, Diario Vascon, Garan, Noticias de Gipuzkoan eta Goierriko Hitzan.

Legorretako alkatetzatik zabaldutako prentsa oharretik hauek aipatu nahiko genituzke:

"Argi dago, atzoko bileraren helburu nagusia, komunikabideei begirakoa besterik ez zela; hau da, proiektuaren aurka gauden herritar eta udaloi mezu zuzena bidali nahi zigula: obrak hasi egin nahi dituztela herritarron borondate eta interes guztien gainetik, baita alkate eta udalen gainetik ere.

Ez dugu onartuko AHT egitasmoa inposatzea; ez dugu onartuko herri honi xantaia egitea; ez eta xantaia eta inposaketa hutsa dena zuritze aldera, gezurra eta manipulazioa erabiltzea ere. Aitzitik, ahalak eta bi egingo ditugu inposaketa galarazi eta herri borondatea errespeta dadin."


Utzi iruzkina: