Goierrin desobedientzia ekintza egin dute Renfe-n, AHTren aurka
Renfe tren zerbitzuan desobedientzia ekintza egin dute
eguerdian, Zumarragatik Legorretarako bidea eta alderantzizkoa bidaia
txartela ordaindu gabe eginez, Renfe-k AHT bultzatzen duelako. Protesta ekintzan joan direnek, ehun(*) lagun inguruk, AHTren
aurkako kartelak eta mezuak zabaldu dituzte, bai treneko erabiltzaileen
artean eta baita geltokietan ere.
AHT gelditzeko eskatuz Euskal Herriko gazte asanbladen deialdiari jarraituz egin dute bidai desobedientea. Goierriko eskualdeko gazte ugarik jarraitu dute deialdia eta ikastetxe denetan egin
dute geldialdia.
(*) 100 hauekin 221 eragozleak zenbatu ditugu lehen bi hilabetetan, 559 bidai egin dituztenak. Zenbatu ez ditugun beste asko egongo dira ere. AHT es ordainduta egiten dituzun bidaien berri emaiguzu [ahtezordaindu(aBildua)gmail.com]
Iruzkinak
Utzi iruzkina: