Sua, esku lanak, tertulia eta mendi martxa.
Ekitaldi eta ekimenez lepo beteriko asteburua izan dugu Goierriko Elkarlanean Itsasondo inguruan.
Lehen ekitaldi publikoa ostiral gau partean izan genuen, bertan Itsasondotik atera eta Ordiziara arteko bidea oinez eta su antortxaz AHTaren zentzugabekeria aldarrikatu genuen.
Larunbatean aldiz, goiz partez "esku lanak" deitu genion lanekin jardun ginen. Bertan, pankarta anitzak egiteaz aparte, azpikaldean ikusgai dituzuen panelak prestatzeari ekin genion. Eskerrak Durangaldeko Elkarlaneko lagunei irudien fitxategiak bidaltzeagatik!!
Intendentziako sukaldariek prestaturiko bazkari legearen ondoren AHTaren inguruko tertuliatxoa izan genuen eta goiz partean landutako esku lanen "erakusketari" ekin genion. ;-)
Igandean aldiz, goiz partean zundaketak ikuskatzeko mendi martxa lasaia izan genuen. Urkiko buelta egin ondoren, zundaketak egiten ari 2. kokapenera zuzendu ginen. Bidean, Goierriko Elkarlaneko kideon argibideak jaso genituen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: