Aurreko astean Itsasondoko Udalaren eta jabeen baimenik gabe hasi dituzten sondeoak salatu asmoz, atzo igande eguerdian konzentrazioa egin genuen Itsasondoko herritar ugarik eta Goierriko Elkarlanak.
Eguraldia lagun, Itsasondoko Udaletxe aurrean jende andana bildu ginen atzo eguerdian ETSkoek hasi dituzten sondeo lanak salatzeko asmoz. Konzentrazioa amaitzerakoan, Goierriko Elkarlanako kide batek konzentraziora deitzen zuen manifestua irakurri zuen.