Gazte talde batek ekintza baketsua burutu du zundaketetan.


Gazte talde batek Itsasondon egiten ari diren zundaketetan ekintza baketsua burutu du atzoko partez.
Bidali dizkiguten testua eta argazkia eskuratzen dizkizuegu.

"Gaur asteartea atsaldeko 5terdiak aldera 14 pertsonaz osatutako gazte talde bat itsadondoko Iraola baserrira gerturatu da. Abiadura Handiko Trenaren obrak egin aurretik sondeo makinak jarri dituzte lurra aztertzeko, bertan ekintza baketsua burutu dute, langileei makina geratzeko esanez. Obra geratu dute baina ertzainak agertu dira segituan, bertan zeuden gazteak
identifikatuz. Ez da lehenengo aldia makina honetan AHT-aren aurka horrelako ekintza bat egiten dela."