Txapela Telebista

Ezkerreko Telebista Abertzalea

Gaur, bere erahilketaren 35. urteurrenean Txapela Telebistatik Eustakio Mendizabali, Txikiari, omenaldi apal bat eskeini nahi diogu: Txikia zenuen zuk guda izenaHerriak ez du ahaztuko izan zarenazu izan baitzinen zeurean onenaerakundea berriz indartu zuena 35 urte ta hemen asko gareomenaldi apal bat egitearen aldehiritarrak zutaz ahaztu badira ere guk gogoan zaitugu, agur ta ohore! http://eu.wikipedia.org/wiki/Txikiahttp://etengabe.blogsome.com/eustakio-mendizabal  


Nahiz ta faxistek gaur enparantzen izenak aldatu, euskal gudari danak beti jarraituko dute herriaren bihotzean!!


Gaur, 2008ko martxoaren 27an Juri Gagarinen heriotzaren 40. urteurrena da. Hona hemen Txapela Telebistaren omenaldi xumea. Poehali!http://eu.wikipedia.org/wiki/Gagarin  


Aupa, luze daramagu Txapela Telebistan ezer berririk kaleratu gabe, hauteskunde astea gogorra egin zitzaigun, ta nabaritu genuen oraindik kide gutxi garela, hau da lanak gainditu gintuela. Horregatik ikusi dugu garaia dela Txapela Telebistak aurrerapausu bat emateko. Horretarako zuen laguntza behar dugu, izan ere herritik sortutako ta herriak berak eginiko telebista izatea dugu xedea. Orainarte lagun talde batek osatu dugu Txapela Telebista, ta bideoren bat prestatu degu, baina bada garaia Euskal Herrian zehar kideak batzeko. Horregatikan guztion artean Txapela Telebista aurrera eramatea pr...


Ohituta gaude, baina noizbehinka ondo dator gogora ekartzea Euskal Herrian giza eskubideak ez direla errespetatzen, salbuespen egoera batean bizi garela. Eta hori onartzen ez duenak gezurretan dabil. Oso garrantzitsua da hitzak neurtzea, baina Patxik (PPSOE) satsa besterik ez zigun saldu nahi. Milesker eskaintzagatik, baina gorde ezazu guztia, Euskal Herriak ez du holakorik nahi, ez du holakorik behar. Noizbehinka etxea garbitu behar da.  


Orain dela 65 urte bukatu zan Stalingradeko bataila. Urte asko, baina sarraski hartan defendatu, ta garaile atera ziren ideiak atzo bezain tinko jarraitzen dute gaur mundu osoan. Askok diote Komunismoa bukatua dagoela. Gezur galanta, onartu daitekeen bakarra da Komunismoa lo egon dela azkenaldi honetan (Kuban ta Koreako Herri Errepublika Demokratikoan izan ezik noski). Baina halere badator berriz, 1917an zuen indar berberakin. Ez da aurten "esnatuko", litekeena da hurrengo urtean ere gutxi batzuk nabaritzea, baina pixkanaka pixkanaka, badator. Egun munduan bizi den egoera gero ta ...


Egin apostu, hauteskunde hauetan egin daitekeen bakarra delako. Irabazlea aurrez erabakita dago, ta bata edo bestea izanda, euskal herritarrok gutxi nabarituko degu, torturak jarraituko direlako, errepresioa, ilegalizazioak, atxiloketak... ez direlako geldituko. Orain dela hainbat urte (errestaurazioan) erabili zuten sistemarekin dabiltza oraindik. Bada garaia herriak gauzak argi uzteko, ta politikan oztopoak aurkitzen badira, beste bide batetik jo beharko da, baina egoerak ezin du horrela jarraitu, "Aski da!" esateko ordua da. Nahikoa aberastu dira euren joko zikinarekin, ta norbaitek edo ...


Ta orain zer?

2
txapelatelebista 1456153269790 Txapela Telebista | 2008-02-21 00:00

Hori da askok eta askok galdetzen diotena euren buruari. Fidelek dio ez dela ikusten kapaz jarraitzeko. Kuban estatuburu berria aukeratzen den bitartean egoera arriskutsua da, betiko potentzia kapitalistek saiatuko direlako euren muturrak Kuban sartzen. Zaila izango da Fidel bezalako beste agintari bat aurkitzea. Dena den, Txapela Telebistatik gauza bakarra dugu esateko: Eskerrik asko Fidel!!  


Apa, orain arte Txapela Telebistan prestatu diren bideoak ikusteko sartu hurrengo orrialdean: www.youtube.com/txapelatelebista


txapelatelebista 1456153269790

Txapela Telebistaren helburua egunen batean benetako telebista batean bihurtzea da, Euskal Herri osorako trasmititzea ta kapitalismoaren manipulaziotik at berriak ezkerreko ikuspuntu batetik zabaltzea. Momentuz, ez dakigu nola lortzen den emititzeko lizentzia, ez dugu langilerik, ez dirurik, ezta tresneriarik, beraz youtuben bideoak jartzeraekin konformatu beharko! Baina egunen batean lortuko degu, ta telebatzoki, telebilbo, ta beste hainbeste satsaren alternatiba izango gare! Gora Euskal Herria aske ta Komunista!