Aurrera egiteko unea

txapelatelebista 1456153269790 Txapela Telebista | 2008-03-24 20:14
1

Aupa, luze daramagu Txapela Telebistan ezer berririk kaleratu gabe, hauteskunde astea gogorra egin zitzaigun, ta nabaritu genuen oraindik kide gutxi garela, hau da lanak gainditu gintuela. Horregatik ikusi dugu garaia dela Txapela Telebistak aurrerapausu bat emateko. Horretarako zuen laguntza behar dugu, izan ere herritik sortutako ta herriak berak eginiko telebista izatea dugu xedea. Orainarte lagun talde batek osatu dugu Txapela Telebista, ta bideoren bat prestatu degu, baina bada garaia Euskal Herrian zehar kideak batzeko. Horregatikan guztion artean Txapela Telebista aurrera eramatea proposatzen dizuegu. Euskal Herri osoan zehar sakabanatutako sare bat izatea lortzen badegu gure herriko leku guztietara hel gaitezke. Hori izan baita orainarte faltan somatu deguna, bakarrikan gure eremuko gertatutakoetara heltzen garela, ta berri askok eta askok ihes egiten digutela. Laburbilduz, bi gauza proposatzen dizkizuegu, lehenik eta behin Txapela Telebistan parte hartzea, bai maila pertsonalean bai erakunde gisa (nahi dezutena), ta bigarrenik ezagutzera ematea proiektu txiki hau, guztion artean lan tresna boteretsu bilakatuz. Baditugu ikuspuntu aske batetik informatzen gaituzten irrati ta egunkariak, baina ez da existitzen momentuz telebistarik (behintzat Euskal Herri mailan, guk dakigula).

Bukatzeko, zerbait argi utzi nahiko genuke. Proiektu hau guztiz librea izan nahi du, ta kideek proposatutako edozein aldaketa egin daiteke, ta nahiz eta proiektua orain gaudenok sortu, gure nahia herriak sortutako telebista izatea da, beraz ez daude mailarik, ez dago zuzendaritzarik, danon artean erabakiko ditugu erabaki beharrekoak. Milesker txapa guztia irakurtzeagatik ta proiektuan parte hartu nahi baldin badezute bidali mezu bat hurrengo helbidera: txapelatelebista@euskalerria.org

P.D.: Norbaitek TxTB ezagutzen ez badu ikusi

http://www.youtube.com/TxapelaTelebista

http://euskaltube.com/memberprofile.php?uid=1096

Sinegotzi

Sinegotzi 2008-03-27 23:56 #1

<P>Hauteskundeak ta gero inflexio puntua zeharkatu dogu, orain&nbsp;Euskal Herri berria eraikitzeko une da. Horretarako errealitate gordina taxutu dezan medio bisual askea beharrezkoa dogu, harreziak botatzeko ta proiektua martxan jartzeko garaia da.</P>
<P>Herri aske ta gorri batek telebista aske ta gorria behar duelako!</P>


Utzi iruzkina: