Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren bloga

Ba horixe. Azkenean makina bat abenturen ondoren, apirilaren 26an ETB-2 katean eskaini zuten "Políticamente Incorrecto" saio osoa lortu dugula DVD formatuan. Aurretik genuen bertsioa VHSn eta kutre xamar bagenuen, orain aldiz, saio osoa, publizitaterik gabea eta DVD formatu eta kalitatean dugu. Printzipioz gure asmoa kopiak ateratzea eta jarraian jendeari eskuratzea da. Hala ere, metodo hau Goierritik at bizi den jendearentzat oso erosoa ez denez, .mpg edo .avi formatora pasatuko dugu ta jarraian norbaitek ftp zerbitzari bat izango balu denon eskuragarri utziko genuke. Beraz, norbaitek d...


Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren lan eta ekintzen deskribapena dijoakizue jarraian, zertan dihardugun eta nola antolatzen garen. Zeintzuk gara: Goierriko AHT Gelditu! Elkarlana proiektu zentzugabe eta harrapari onen aurrean bere desadostasuna agertzen dioten herritar, talde eragile, sindikatu eta alderdi politikoen ordezkariez osatua dago. Bertan edonork plantea ditzazke bere ideiak eta gure taldea irekia da edonork izan ditzazken proposamenetara.   Noiz: Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanean gure bilerak astearteetan 19.00etan egiten ditugu. Azken hilabete hauetan Inform...


  Malkoak negarrez ari dira. Eta zure eguzkiak ez du arrosarik begietan. Aspaldi ezkutatu ziren kattagorriak hosto-bideetatik, Izua daramate isats bihurrian zintzilik, Ez dira egunsenti berriaren jostailu. Udaberriko ekaitzak hodeien haserrea du irudi, Tximista odolduen zauriak garrasi egin dio zentzuari Eta han, ibai ertzetako haltzen bihotzean Iluntasunak itsututako taupada bizkortuen esklabu.   Denboraren itzala korrika doa mamuak airean Izara zurien azpian argia ilunduz. Hotza da burdinaren laztana, mina zarataren xuxurla. Trena badoa, hegan, bizitzaren geltokiak maitatzeaz ah...


Aupa family! Ekainaren 10eko maniaren ohiartzunak amaitu dira dagoeneko ta lanez lepo gabiltz Goierriko asanbladan: DESJABETZEAK. Uda aurretik desjabetzeen gaia dugu lan ildo nagusi bezala. Hau eta beste gai anitz jorratzeko gogoratu bihar Ordiziko Barrenan 19.30etan bilera dugula ohikoa den 7. gelan. Azaldu, redios!!


Aupa familia!! Goierriko AHTren aurkako asanblada hiru azpitaldetan banatua dugularik, oraingoan, "Agit-Prop" azpitaldeak egindako ekintza baten emaitza dijoakizue. Ikusten dituzuen irudiak Beasaingo Igartza multzoan hartu genituen asteburu honetan. Igartzako zubia  berritzeari ekin diolarik Beasaingo udaletxeak, bere lanak "saldu" asmoz ikusten dituzuen "Igartza Gure Ondarea Berrituz" leloa duten pankarta gorriak jarri ditu. Hori ikusita, kontraesan bat ziren beste pankarta batzu zintzilikatzea otu zitzaigun taldean. Leloa: "AHT-TAV Gure Ingurumena Txikituz" Esan eta egin. Asanbla...


Aupa, Aurreko larunbateko manifestazioan bideo sekuentzi labur pare bat hartu genituelarik froga bezala, hemengo hau bertan hartutako lehena da. Kontuan izan argazki kamera batekin hartua dagoenez "exkax" xamar gera daitekeela. Ea zer moduz ikusten den lehenengo saiakera hau.


Atzokoa AHTren aurka egin diren manifestazioetatik jendetsuena izan dela ez dago ukatzerik. Jarraian manifaren aurretik, bertan eta ondoren gertatutako gertakizun esanguratsuenei hartutako irudiak dijoazkizue: Beasain eta Ordiziko bazkalondoko kafe solasetatik, manifestaziora zein tabernetan antolatu ziren kontzertuetara. Argazkien "pixua" jetsi badut ere, astun xamarrak geratu dira batzu. Pazientzia beharko dezute. Bestalde, norbaitek edo taldekideren batek argazkiren bat nahiko balu, imeil bat bidali dezala ta irudia bere kalitate eta neurri osoan bidaliko genioke. Aurreko batean bez...


Aurreko zita batean esan badugu ere, biharko partez Donostian egingo den manifestaldirako , bazkalondoko elkarretaratze-kafe sesioak antolatu ditugu; jarraian denok batera trenez manifestaldira joan gaitezen. Beasainen tren geltokian jarri dugu zita 14.30etan, Ordizian berriz, Arboledan eta baita ere 14.30etan. Azukre eta sakarinak gure esku, "bixigarriak" norberaren kontu ;-)          


Aupa familia! Lerro labur hauen bitartez gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu atzoko partean Ordiziako Barrenan egin zen prentsaurrekora gerturatutako herritar guztiei eta horrekin batera aste hauetan sinatu eta atxikimendua agertu duten pertsona orori. Donostian elkar ikusiko dugu! Bihotzez milesker!!       


Hurrengo astetik hasita, Urretxuko zenbait tabernetan AHTren inguruko erakusketa eta informazioa ikusteko aukera izango da.