Zeintzuk gara eta Informazio Gunea.

Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren lan eta ekintzen deskribapena dijoakizue jarraian, zertan dihardugun eta nola antolatzen garen.
  • Zeintzuk gara: Goierriko AHT Gelditu! Elkarlana proiektu zentzugabe eta harrapari onen aurrean bere desadostasuna agertzen dioten herritar, talde eragile, sindikatu eta alderdi politikoen ordezkariez osatua dago. Bertan edonork plantea ditzazke bere ideiak eta gure taldea irekia da edonork izan ditzazken proposamenetara.  
  • Noiz: Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanean gure bilerak astearteetan 19.00etan egiten ditugu. Azken hilabete hauetan Informazio Gunean egin ditugularik, une honetan Ordiziako Gaztetxean egiten ditugu.
  • Harremanetan jartzeko: Gure posta elektronikoa erabili dezakezu:
      goierrikoahtez (a bildua) gmail . com
  • Behar duguna: Laguntza. Edozein herritaren laguntza ongietorria da proiektu ero hau gelditzeko. Modu anitzak daude laguntzeko: Zure lantokian fotokopiak ateratzen, Informazio Gunean publikoa atenditzen, weblog hau kudeatzen, kartelak diseinatzen, kaltetuekin biltzen... lan asko badugu ere, denon artean arinagoa egingo zaigu, beraz, animatu eta parte hartu! Ea elkar ikusten dugun.


Utzi iruzkina: