Manifestazioa... así han sido las cosas y así se las hemos contado.

Atzokoa AHTren aurka egin diren manifestazioetatik jendetsuena izan dela ez dago ukatzerik. Jarraian manifaren aurretik, bertan eta ondoren gertatutako gertakizun esanguratsuenei hartutako irudiak dijoazkizue: Beasain eta Ordiziko bazkalondoko kafe solasetatik, manifestaziora zein tabernetan antolatu ziren kontzertuetara.

Argazkien "pixua" jetsi badut ere, astun xamarrak geratu dira batzu. Pazientzia beharko dezute.

Bestalde, norbaitek edo taldekideren batek argazkiren bat nahiko balu, imeil bat bidali dezala ta irudia bere kalitate eta neurri osoan bidaliko genioke.

Aurreko batean bezala, hemen ere argazkiak ikusteko bi aukera dituzue: hemen zerrenda gisa aurkeztuak, edo hemen diapo aurkezpen bat izango balitz bezala. Norbaitek arazorik balu hauek ikusteko, kaso egin dezala mesedez.

Bestalde gogoratu asteartean 19.30etan batzarra dugula Barrenako ohiko 7. gelan.

Ordurarte, izan ongi!!

miren

miren 2006-06-14 19:03 #1

Lan polita! Argazkiek oso ondo islatzen dute Donostian bizi izan zen giroa. Aupa denoi! AHT gelditu dezagun. Eta portzierto zorionak web orria horren txukun janzten duzuenoi.

goierrikoahtez

goierrikoahtez 2006-06-14 21:24 #2

Estimatua da, miren.

Hala ere,  webloga den tresna hau, irakurleen ekarpenek aberastu
eta mamiz ornitzen dutelakoan nago. Itxura aldetik zenbait gauza
"estetiko" depuratu beharrean badaude ere, komunikazioa errazten duten
bere baliabideak behar bezain beste aprobetxatu gabe daudelakoan
nago.

Hemen nik ere asko dut hobetzeko orriaren ornidura eta baliabideetan.

Ea jartzen naizen.

Berriro diotsut: Milesker!!

Utzi iruzkina: