Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren bloga

Kaixo denori. AHT Gelditu! Elkarlanak, "Arrazoi guztiak ditugu: AHT Gelditu!" lelopean manifestazio deitu du larunbat honetarako, Donostiako Anoeta estadiotik hasita  17.30etan. Soberan dago prozesuaren zein une kritikoan gauden gogoraraztea, Eusko Jaurlaritzak nola edo hala hasi nahi ditu txikizio lanak eta orain da gure desadostasun irmo eta ozena berriro aldarrikatzeko garaia. Ez dago kale egiterik, han izan beharra daukagu. Manifestazio giroa berotzeko, Goierritik bi elkarretaratze planteatu ditugu egun horretarako: Beasaingo Geltokian eta Ordiziako Arboledan, eguerdiko 14:30etat...


Ostegun honetan, ekainaren 8an, arratsaldeko 19.00etan prentsaurrekoa emango dugu herritarron sinadura eta konpromezu kanpainari amaiera emateko. Horrekin batera, larunbat honetan Donostian AHT Gelditu! Elkarlanak deitutako manifestaziorako deialdia aurkeztuko da.


Bihar goiz-eguerdi partean Beasaingo Zubimuzu plazan informazioa banatzen arukituko gaituzue. Elkar ikusiko dugulakoan, izan ongi!


Kaixo denori, Gaur gaueko 22.00etan eta Goierri Telebistan, EuskoJaurlaritzako Arantxa Tapia sailburuordeari aurreko ostiralean Beasaingo batzokian egin zioten elkarrizketa luzea eskainiko dute. Norbaitek grabatzerik balu kaso egin dezala hartara kopiak ateratzeko eta YouTube-ra igo dezagun.                                                          &n...


Aupa familia! Aurreko ostiralean Beasaingo batzokian Nuria Lopez de Gereñuk Arantxa Tapiarekin batera hitzaldia eman zuten. Hitzaldia izan behar zela jakin bezain pronto prestatu genuen ongietorri ekitaldia kanpokaldean, eta horrekin batera gutako kide batzu hitzaldira agertu eta Nuriak esandakoak rebatitzeari ekin genion. Aurreko lerroak gertatakoaren deskribapena bada ere, GoierrikoAHTren aurkako asanbladak  hausnarketa bat egin nahiko luke: Lotsagarria iruditzen zaigu gizarte osoari eragiten dion proiektu hau eztabaidatzeko leku bakarra PNVren Beasaingo batzokia izatea. Hitzaldi...


Aupa! Gaur Tolosako Iurramendi eremuan ospatuko den segalarien txapelketan, Goierriko asanbladako kideok informazioa banatzen izango gara bertara gerturatzen direnei. Ordurarte, izan ongi! Eskerrikasko gerturatu zareten guztioi!! Eguzkie hartzen... Txiringitoa...


Kaixo familia! Datorren asteartean, maiatzaren 23an, Ordiziako Barrenan 19.30etan bilera izango dugula jakinarazten zaizue. Jorratuko ditugun gaiak: Beasaingo festetako txozna Firma bilketen goraberak Ekainaren 10eko manifestapenaren azken berriak. "Agit-prop" taldearen Beasain, Tolosa eta Urretxuko ekintzen analisi eta komentarioa. Galdera eta zalantzak. Elkar ikusiko dugulakoan, izan ongi!


Kaixo denori, Mezu honen bitartez, gaur arratsaldean 19.00etatik 21.30etara Beasainen BKLk antolatzen duen V. Garagardo festan informazioa banatzen eta sinadurak biltzen izango garela jakinarazi nahi dizuegu. Bertan elkar ikusiko dugulakoan, izan ongi!


Kaixo denori. "AHT gelditzeko mila arrazoi daude... eman zeurea!" lelorarekin bat egiten duten Goierriko talde eragile, erakunde eta herritarren zerrenda luzatzen dizuegu. Berau osatzen diardugularik, aukera du AHTren inguruan kezka duen edonork bere atxikimendu eta konpromezuak emateko. Gurekin harremanetan jartzeko: goierrikoahtez @ gmail . com Eman  zurea!!  Sinatu dutenen artean: Itsasondoko Udala Zaldibiako Udala Aralar-Goierri Ezker Batua- Goierri Zutik EHGAM-Gipuzkoa LAB-Goierri STEE-EILAS-Gipuzkoa Ehne Esait- Goierri Landarlan Oiangu Publikoa eta Bizirik Plataforma Beasai...


AHT ren aurkako manifestazioa ekainaren 10 Donostian. AHT Gelditu Elkarlanak manifestaziora joateko deialdia egin du. Leloa "Arrazoi guztiak ditugu: AHT gelditu!" izango da. Arratsaldeko 17:30 hasiko da Anoeta estadiotik. proiektu honen aurka gauden guztiok mobiliza gaitezen eta gerarazi dezagun.