Nuriari eta Arantxari aurre eginez


Aupa familia!
Aurreko ostiralean Beasaingo batzokian Nuria Lopez de Gereñuk Arantxa Tapiarekin batera hitzaldia eman zuten.
Hitzaldia izan behar zela jakin bezain pronto prestatu genuen ongietorri ekitaldia kanpokaldean, eta horrekin batera gutako kide batzu hitzaldira agertu eta Nuriak esandakoak rebatitzeari ekin genion.

Aurreko lerroak gertatakoaren deskribapena bada ere, GoierrikoAHTren aurkako asanbladak  hausnarketa bat egin nahiko luke:
Lotsagarria iruditzen zaigu gizarte osoari eragiten dion proiektu hau eztabaidatzeko leku bakarra PNVren Beasaingo batzokia izatea. Hitzaldi ireki bat bazen, lekuko gutako batzu han geundela, Beasaingo Udaletxeko Batzar Aretoa ez al litzateke izango leku aproposago bat? Herritarren parteartzea kontuan hartu nahi bada beinipein.
Beasaingo alkatearen  jarrerak ez du izenik honen konplize izateagatik. Aldiz, Beasaingo udaleko oposizioari dagokio orain  alkateari kontuak eskatzea.

Animok eta besarkadak agertu ziren asanbladako kideei!!



Utzi iruzkina: