AHT Gelitu! Elkarlanak deituta, mendi martxa informatiboa egingo da azaroaren 1ean, igandearekin, "euskal Y"-aren egitasmoak Ikaztegieta, Aldaba eta Alegiako nekazaritza eta baso lurretan eragingo lituzkeen kalte larriak salatzeko. Deialdi horren inguruan informazioa bidaltzen dizuegu.
Gaur, AHT Gelditu! Elkarlanak salaketa aurkeztu du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailean eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurumenaren Garapenerako Departamentuan, Itsasondoko udalerrian dagoen Zubin Erreka inguruan, AHTren lanak zirela eta, bertako zuhaitzetan egindako neurrigabeko mozketa basatiaren inguruan. Hori dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean protesta-ekintza burutu dugu, sarrera nagusian, sail kaltetuan jasotako adar eta zuhaitz-hondarrak utziz, baso-ondarearen kudeaketaz eta AHTren lanen ingurumen-zainketaz arduratzen diren administrazio-organoen pasibotasuna salatz...
(Informazio eguneratua)Astelehen gauean pertsona talde bat Bekeako (Galdakao) auzunetik gertu gauzatzen dauden AHTko obretan dauden bi haretzetara igo ziren. Euren helburua: AHTeko obrek suposatzen duten txikizio eta zuhaitz mozketa neurrigabeari aurre egitea, harizti heldu bat aurkitzen den zonalde konkretu honetan. Ekintzaileak igo ziren arbola hauek Basauri eta Zornotza arteko tramoan zutik dirauten azkenetakoak dira, egindako sarraskiaren azkenengo testiguak. Ekimen honen helburuetako bat Itsasondon abiarazitakoari jarraipen bat ematean zen, non ekintzaile ugari astebetez pagoetara igot...
Gaurkoarekin, zuhaitzetatik kalera AHTren aurkako desobedientzia hedatzeko dugun asmo tinkoa adierazi nahi dugu, askotan AHTren aurkako adierazpenek lekurik ez dutela badirudi ere, desobedientzia-ekintzek, toki hori eskaini eta aurrera jarraitzeko indarrak ematen baitizkigu. Hori horrela, azpiegitura suntsitzaile, xahutzaile, antiekologiko eta antisozialaren gaitzak jotako herriei ekintza honen lekukoa eskaintzen diegu. Itsasondon hasitako ekintza honen testigantza beste herri batzuetara zabalduko dela argi baitugu. AHTaren eta gizarte kapitalistaren aurkako borrokan guztiok dugu zer egina ...
Diario Vasco> Es una queja, un malestar que está en la calle y entre los que frecuentan la carretera que lleva al barrio de Erauskin. (Gehiago irakurri)Un camion invade la zona de peatones de la carretera. Foto: Juantxo.
Hona hemen ekintzaileen komunikatua: Gaur, AHTren aurkako protesta Gernikako arbolara eraman dugu. Bertan, kide bat zuhaitzera igo eta goian kateatu da eta behean, talde bat lagun izan du protestarekin bat eginez. Ekintza honekin, Abiadura Handiko Trenarekin eta proiektu txikitzaile guztiekin egiten ari diren baso-mozketa eta triskantza salatu nahi ditugu. Ez al dute Itsasondon eta Goierrin egunotan AHTren obretarako botatzen ari diren zuhaitzek Gernikako Arbolak haina errespetu merezi? Juntetxean aurki daitekeen informazio-erakusketan irakur dezakegunez, "zuhaitzak bizitzare...
Gaur goizean, Ordizian asteroko azoka zegoela eta, zuhaitzetako ekintzaileekiko elkartasuna adieraztearren, AHTren aurkari bat Ordiziako arboledako zuhaitz batera igo da. Pankarta artean, azokan zeudenei eskuorriak banatu zaizkie, azken egunotako ekintzaren berri eman eta datozen mobilizazioetan parte hartzera animatuz. Bestalde, AHTren inguruko informazioa duten panelak jarri dira handik gertu. Jende asko geratu da paneletako argazkiak erakarrita eta AHTren inguruko informazio ugari irakurtzera.Gogorazi behar dugu, Berostegin lanak geldituta jarraitzen dutela eta egunero 19:00etan, kontzen...
Erresistentzia- eta desobedientzia-ekintzak aurrera darrai eta lanak geldituta daude. Berostegin bertan, kanpin-dendak jarri dira nahi duena hurbildu eta informa dadin. Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak eta Zuhaitzetako Ekintzaileekiko Sostengu taldeak egunero 19:00etan kontzentrazioak deitu ditu Berostegin. Gainera, ostiralean, 11:00etatik aurrera, zuhaitz-landaketa egingo da bertan.
Astebete daraman desobedientzia- eta erresistentzia-ekintzaileen laguntza-taldeak, Berostegin egin duten baso-mozketa neurrigabea izan dela dio eta ostiralean zuhaitz-landaketa deitu du, lan-eremuan, goizeko 11:00etatik aurrera. Hona hemen komunikatua: ITSASONDON, AHT-REN LANEN EREMUAN, ZUHAITZ LANDAKETA EGITEKO DEIALDIA Zuhaitzen defentsan hasitako desobedientzia-ekintzak aurrera darrai. Laguntza-taldeak, Eusko Jaurlaritzak Ordizia-Itsasondo eraikuntza-lanean ezarritako ingurumen-neurriak ere ez dituela betetzen salatu du. &n...
Zuhaitzen mozketak eta AHTren obrak geldiarazteko Itsasondoko pagoetan dirauten lagunei beren elkartasuna adierazteko, sei ekintzaile igo dira Bilboko arenalean dauden bost zuhaitzetara eguerdiko ordubatean. AHTaren aurkako pankartak zabaltzen zituzten bitartean (“Zuhaitzek diote: AHTari egurre!”, "Erresistentzia Itsasondoko Pagoetan" eta “AHTaren aurka ekintza zuzena” leloekin, besteak beste), hogei bat lagunek oihuak bota eta panfletoak banatzen zituzten. Bertan plazaratu diren hamabi ertzainek panfletoa konfiskatu dute. Zazpi lagun inputatu dituzte panfletoak zezkarren ustezko “injurias”...
Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren bloga. Blog honen xedea, taldearen barne eta kanpo komunikaziorako balioko duen tresna izatea da.
Orain esango diguzue millaka lagun AHTren kontra bildu zirela ¿ez da?. Patetikoak zarete.
Lau katu AHTren kontra, horrek esan nahi du Euskalerrian ganora piskat ba dugula.