Portugalete, Durango eta Bilbon ere zuhaitzei eutsiz

Zuhaitzen mozketak eta AHTren obrak geldiarazteko Itsasondoko pagoetan dirauten lagunei beren elkartasuna adierazteko, sei ekintzaile igo dira Bilboko arenalean dauden bost zuhaitzetara eguerdiko ordubatean. AHTaren aurkako pankartak zabaltzen zituzten bitartean (“Zuhaitzek diote: AHTari egurre!”, "Erresistentzia Itsasondoko Pagoetan" eta “AHTaren aurka ekintza zuzena” leloekin, besteak beste), hogei bat lagunek oihuak bota eta panfletoak banatzen zituzten.



Bertan plazaratu diren hamabi ertzainek panfletoa konfiskatu dute. Zazpi lagun inputatu dituzte panfletoak zezkarren ustezko “injurias” zabaltzeagatik ondorengo mehatxua egin dute: protesta eximen honi babes publikoa adieraziko lukeen edonor detenituko zutela. Suhiltzaileek jeisten lagundu diete ekintzaileei arrtsaldeko lauretako baino minutu batzuk lehenago.



Bestalde, AHTren aurkako hiru ekintzaile Portugaleteko Orube enparantzako hiru zuhaitzetara igo ziren eta AHTren aurkako pankarta bi zabaldu zituzten, Itasondoko mende baino gehiagoko pagoak aldezten ari direnekiko elkartasunez. Ekintza eguerdiko hamabietan hasi zen eta bi ordu inguru luzatu zen.
Hiru lagunak zuhaitzetan igota zeuden bitartean, AHTren aurkako mugimenduko kideek ekintzaren arrazoiak eta AHT egitasmoaren inguruko informazioa biltzen zituen eskuorriak banatu zituzten.
Ekintzak iraun bitartean, ugariak izan ziren AHTren, berau eraikitzen ari diren enpresen eta egitasmoak dakarren bizi ereduaren aurkako oihuak.

Informazio gehiago


Utzi iruzkina: