Azokan ere zuhaitzei eutsiz
Gaur goizean, Ordizian asteroko azoka zegoela eta, zuhaitzetako ekintzaileekiko elkartasuna adieraztearren, AHTren aurkari bat Ordiziako arboledako zuhaitz batera igo da. Pankarta artean, azokan zeudenei eskuorriak banatu zaizkie, azken egunotako ekintzaren berri eman eta datozen mobilizazioetan parte hartzera animatuz. Bestalde, AHTren inguruko informazioa duten panelak jarri dira handik gertu. Jende asko geratu da paneletako argazkiak erakarrita eta AHTren inguruko informazio ugari irakurtzera.
Gogorazi behar dugu, Berostegin lanak geldituta jarraitzen dutela eta egunero 19:00etan, kontzentrazioak eta asanbladak egiten ari garela. Deialdien artean, azpimarratzekoa da, datorren ostiralean, 11:00etan, zuhaitz-landaketa eta prentsaurrekoa egingo dugula Berostegiko lan-eremuan.
Azkenik esan, nahiz eta langileak ez dauden Berostegin, Ertzaintza eta Guardia Zibilaren presentzia nabaria dela, kontrol desberdinak eta jendeari jarraipenak egiten ari baitira inguruan.
Kanpalekuak bere horretan jarraitzen duenez, jendea animatzen dugu, lan-eremua ezagutu, elkartasuna adierazteko hurbildu eta zuhaitzetako ekintzaileen garraxia eta borroka zabaltzera.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: