Gernikako Arbola ere saltsan
Hona hemen ekintzaileen komunikatua:
Gaur, AHTren aurkako protesta Gernikako arbolara eraman dugu. Bertan, kide
bat zuhaitzera igo eta goian kateatu da eta behean, talde bat lagun izan du
protestarekin bat eginez. Ekintza honekin, Abiadura Handiko Trenarekin eta
proiektu txikitzaile guztiekin egiten ari diren baso-mozketa eta triskantza
salatu nahi ditugu.
Eta horregatik, gaur, Gernikako Arbolari,
honako abestiaren bidez, eskatzen diogu AHTren aurkako desobedientzia herri
guztietara zabaltzea:
Gernikako
Arbola
zan
bedeinkatua,
arbasoek
zeukaten
arbola
santutzat.
Gaur
diruak badauka
gerizpe
zabala,
AHTren
obrak
lurra
txikitua.
Goierri
eta Gernikan
zuhaitzetara
igota,
GORA
ERRESISTENTZIA
DESOBEDIENTZIA!
Protesta hau Gernikan egin dugun bitartean, astelehena 28az geroztik, Itsasondon AHTren lanek kalteturiko eremuan, zuhaitzen defentsan zintzilikaturiko kideek protesta jarraitzen dute.
Bukatzeko, bihar, ostirala, Legorretako Berostegi auzoan, eremu kaltetuan,
11:00etan, egingo den zuhaitz-landaketa eta prentsa-agerraldira etortzeko deia
egiten dugu, baita gure herri eta auzoetara AHTren aurkako salaketa eta
protesta zabaltzera ere.
ZUHAITZEI SUSTRAIETATIK EUTSIZ!
Info7 (eguerdiko albistegia, abestia entzuteko)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: