Galdakaon ere zuhaitzen defentsan
(Informazio eguneratua)
Astelehen gauean pertsona talde bat Bekeako (Galdakao) auzunetik
gertu gauzatzen dauden AHTko obretan dauden bi haretzetara igo ziren.
Euren helburua: AHTeko obrek suposatzen duten txikizio eta zuhaitz
mozketa neurrigabeari aurre egitea, harizti heldu bat aurkitzen den
zonalde konkretu honetan.
Ekintzaileak igo ziren arbola hauek Basauri eta Zornotza arteko tramoan zutik dirauten azkenetakoak dira, egindako sarraskiaren azkenengo testiguak. Ekimen honen helburuetako bat Itsasondon abiarazitakoari jarraipen bat ematean zen, non ekintzaile ugari astebetez pagoetara igota ibili ziren, hala nola, Portugalete, Durango, Bilbo, Donosti eta Gernikan egindako elkartasun ekimenei bultzada berri bat ematea.
Astearte goizeko 10:30etan eman zitzaion ekimenari hasiera, dozena bat inguru ekintzailee baso mozketako zonaldera sartu zirenean, eskuartean "Amalurra defendatu" aldarrikatzen zuen pankarta bat zeramatelarik. Obra eremura sartutakoan bertan lanean ziarduten langileengana hurbildu ziren lehenik zuhaitzetara igota zeudenen berri emateko eta bigarrenik, lanen paralizazioa lortzeko. Hau horrela izanda AHTaren aurkako ekintzaileek euren helburuetako bat lortu zuten, nahiz eta partzialki izan Ertzaintza agertu baitzitzaien handik 30 minutura.
Momentu hartatik aurrera indar polizialen presentzia areagotzen joan zen, arratsaldeko lauretan Ertzaintzaren eskaladako talde berezia agertu eta haritzara igota jarraitzen zuten bi ekintzaileak jaitsiarazten zituen arte. Bi pertsona hauek atxilotu eta Galdakaon dagoen komisaldegira eraman zituzten (tratu egokia jaso bazuten ere). Kalteak sortzeaz, "desordenes" eta koakzio karguak leporatu ostean askatu zituzten. Aipatu beharra dago bait,a egunean zehar hiru pertsona identifikatuak izan zirela ertzaintzarengaitik.
Ezin ahaztu dezakegu obretako segurtasun pribatuko kideek erakutsitako jarrera oldarkor eta bortitza salatzea, obretako eremutik kanpo gertatutako korrikaldi batean euren jeepekin ekintzaileak zapaltzetik oso gertu ibili baiziren. Aurretik aipatutakoari, Bekean egondako indar polizialen presentzia itogarri eta desproportzionatua geitu ezkero, agerian geratzen da zein den agintarien jarrera AHTaren borroka termino pazifikoetan planteatzen dugunon aurrean, gu porrazoen bitartez isilaraztea.
Hala ere, horrelako erantzun polizialek gauza bakarra erakusten digu, guk Bekean garatutako borrokak ezinegona sorrarazten diela agintariei, AHTaren aurkako borroka kontrolpean mantentzeko duten ezintazunaren erakusle dira, garaipena gertuago dugula esaten digu. Errepresioa arrazoirik ez duenaren saikera antzua besterik ez delako, gora gu ta gutarrak, ekin lanari hurrengo ekimena gertu dugula.
AHTri EGURRE!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: