Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren bloga

AHT Gelditu! Elkarlanak manifestazioa antolatu du Iruñean, maiatzaren 9an, txikizio, inposaketa eta neurri gabeko diru xahuketa honi ezetz esateko.Txartelak honako hauetan salgai (langileak 8 euro / langabetu eta ikasle: 5 euro): Ataun: Troskaeta Beasain: Gaztetxea, Arrano Gabiria: Ostatu Idiazabal: Odei Itsasondo: Denda, taberna Ordizia: Gaztetxea, Herrikoa, Goierriko Baratza Lazkao:Gerriko, Ansoategi Legorreta: Olaso Ormaiztegi: Zipotz S egura : Elorripe Urretxu: Gaztetxea Z aldibia : Joxepane Zegama: Itzala Autobusaren irteera: Legorreta 15:15 – Itsasondo 15:20 – Ordizia 15:25 – Beas...


Parte-hartzea espero baino handiagoa izan da, % 34,41 hurbildu baita gaurko egunean AHTren inguruan duen iritzia adieraztera: 349 ezezko, 37 baiezko, 14 txuri eta 2 baliogabetu.Legorretarrek sekulako lana egin dute eta fruituak jaso ere, jaso dituzte... ZORIONAK!!!


Legorretan otsailaren 15ean ospatuko den herri-galdeketa azken txanpan sartu da. Legorretako herritarrak hilabeteak daramatzate Abiadura Handiko Trenaren inguruko herri-kontsulta prestatzen. 325 sinadura lortu zituzten galdeketaren alde eta herrian azpiegiturak izango duen eraginak sortzen duen ezinegonari ahotsa jartzearren jarri ziren martxan. Ordudanik lan handia egin dute, inkesta baten arabera, herritarrek informazio eza nabarmentzen baitzuten batez ere. Azpiegituraren aldekoek zein aurkakoek izan dute hilabete hauetan beren argumentuak plazaratzeko. Legorretako AHT Gelditu! Elkarlanak...


Otsailaren 14ean, Tolosan, 17:00etan, egingo den Manifestaziora ttipi-ttapa joateko asmoa dugu Goierritik.Goizeko 10:00etan irtengo gara Beasaingo Zubimuzu plazatik. Pixkanak AHTak kaltetuko dituen herrietan barna, Alegin bazkaldu ondoren, gure helmugara iritsiko gara: AHT gelditzera goaz!!!


Urbinan Ertzaintzak erakutsitako bortizkeria eta Eusko Jaurlaritzak kriminalizazioan eman duen salto kualitatiboa salatzeko eta gure konpromisoari tinko eusten diogula adierazteko, kontzentraziora deitzen ditugu gurekin bat egiten duten herritar guztiak.


Tas-tas irrati librean jasotako testigantza:Este sábado, tras la manifestación nacional convocada por AHT Gelditu! Elkarlana en la localidad alavesa de Urbina, 8 personas eran detenidas por la Policía Autonómica Vasca. Una de ellas era Aitor Azpuru, colaborador de esta radio y militante de la Asamblea contra el TAV. Con Aitor hemos hablado de su detención y su estancia en comisaría, las continuas provocaciones por parte de los agentes de la Policía Autonómica, además de preguntarle su lectura sobre lo ocurrido este sábado en Urbina.


Durangoko Elkarlanaren blogean aurkitu dugu larunbatean, Urbinan gertatutakoaren berri. Goierritik joan ginenok ere gauza bera bizi izan genuenez, hementxe jartzen dizuegu osorik Durangokoek idatzitakoa:Zaila da urtarrilaren 17an Urbinan gertatutakoa azaltzea. Zaila, halako errepresio bortitzak ez daukalako inolako azalpenik; zaila, ezin delako ulertu zelan den posible “pertsona” batek (poliziei hala deitzerik egonez gero) horrela jokatzea kaputxa baten azpian eta inpunitatearen babespean; zaila, argi utzi zutelako Urbinan masakrea bilatu zutela… Eguna hasteko, Urbinara doazen errepide guzt...


GOIERRITIK AUTOBUSAK Txartelak erosteko lekuak:Legorreta: Olaso.Itsasondo: denda eta taberna.Ordizia: Herrikoa, Goierriko Baratza, Gaztetxea, Orlegi.Beasain: Arrano. Lazkao: Herrikoa, Gerriko. Ataun: Troskaeta.  Segura: Elorripe. Zaldibia: Joxepane.Idiazabal: Odei. Autobusaren ibilbidea:   Legorreta 10:00 Itsasondo 10:05 Ordizia 10:10Beasain 10:20


Duela hilabete batzuk, Legorretako bizilagun bat bere etxe inguruan makinak jarri zituztela konturatu zen. Langileena zuzendu zen zertan ari ziren galdetzeko, bai baitzekien lur horien jabeak ziurrenik baimenik eman ez ziela eta hor zeudela ere ez zekiela. Langileek (sondeoak egiten ari zirenek) ez zioten baimenaren papera erakutsi nahi izan. Bizilagunak bere susmoak egiaztatu zituen, ez zuten inolako paperik. Langileen nagusiarekin hitz egin nahi zuela adierazi zienean ere, ezezkoa jaso zuen. Inolako argibiderik eman gabe makinak sartu eta sondeoak egiten baziharduten ere, bizilagunari ent...


Ostegunean, hilak 15, arratsaldeko 19:00etan, Beasaingo Udaletxe aurrean. “Nola liteke enpresa eraikitzaileek herritarrek baino informazio gehiago izatea? Zer ari zaizkigu ezkutatzen? ¿Que nos esconden? AHTren arduradun politikoen jarrera salatuko dugu! AHT gelditu, Stop TAV”.