AHTren inguruko Legorretako herri-kontsulta azken txanpan
Legorretan otsailaren 15ean ospatuko den herri-galdeketa azken txanpan sartu da. Legorretako herritarrak hilabeteak daramatzate Abiadura Handiko Trenaren inguruko herri-kontsulta prestatzen. 325 sinadura lortu zituzten galdeketaren alde eta herrian azpiegiturak izango duen eraginak sortzen duen ezinegonari ahotsa jartzearren jarri ziren martxan. Ordudanik lan handia egin dute, inkesta baten arabera, herritarrek informazio eza nabarmentzen baitzuten batez ere. Azpiegituraren aldekoek zein aurkakoek izan dute hilabete hauetan beren argumentuak plazaratzeko.
Legorretako AHT Gelditu! Elkarlanak urtarriletik aurrera antolatutako ekimenak ugariak izan dira eta azken txanparako hitzaldi bat (Iñaki Antiguedad, asteartean, 19:00etan), taldeak prestaturiko DVDaren etxez etxeko banaketa eta Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak, larunbatean, Tolosako manifestaziora joateko ibilaldia geratzen dira.
• Urtarrilaren 17-18: AHTaren inguruko erakusketa ikusgai egon zen Legorretako plazan.
• Urtarrilak 25: Mendi martxa Legorretan trenaren afekzioa izango luketen inguruetara.
• Urtarrilak 28: 1. Hitzaldia. “AHTaren ondorio ekonomikoak”. Elkartzen-eko kideek emana.
• Urtarrilak 31-otsailak 1: obrek eragingo luketen soinua jarri
zen bozgoragailuetatatik eta aldi berean AHTak eragingo lituzkeen
kalteen inguruko “eskuorria” banatu zen kalean zegoen jendearen artean.
• Otsailak 4: 2. Hitzaldia: “AHTaren lanak eta honen eragiñak
ingurugiroan” Mikel Alvarez-en eskutik. Ondoren, Aitor Esnaola
Legorretar desjabetuak Eusko Jaularitzak desjabetuekin izan duen
jarrera inposatzailea azaldu zuen berak jasan duen esperietzia azalduz.
• Otsailak 6: Gaztetxean ekitaldia:
o Jon plazaola Urretxuarraren monologoa
o Legorretako Elkarlanak herri galdeketaren inguruan prestaturiko DVDaren aurkezpena
o Xikinkei talde pasaitarraren kontzertua
• Otsailak 7: Legorretako Elkarlanak herri galdeketaren inguruan prestaturiko DVDaren emanaldia plazan
• Otsailak 10: 3. Hitzaldia Iñaki Antigüedad-en eskutik. 19:00etan.
• Otsailak 9,10,11,12: Legorretako Elkarlanak herri galdeketaren inguruan prestaturiko DVDa etxez etxe banatuko da.
• Otsailak 14: Ttipi, ttapa, AHT Gelditzera goaz! Goierritik ibilaldia Tolosako Manifestaziora. Legorretako Berastegi auzoan ongi-etorria Beasaindik datozenei. Ondoren, kalejira Legorretako herrian.
OTSAILAK 15: HERRI GALDEKETA
Egunean bertan, hainbat ekimen egingo dira herrian; horien artean, herriko pelota eskolako umeek erakustaldia egingo dute pilotalekuan, herri kirolak “desafioa”: trontzan, …. eta pintxoak eta ardoa dastzatzeko aukera egongo da herriko plazan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: