Legorretako bizilagun batek bihar epaiketa izango du
Duela hilabete batzuk, Legorretako bizilagun bat bere etxe inguruan
makinak jarri zituztela konturatu zen. Langileena zuzendu zen zertan
ari ziren galdetzeko, bai baitzekien lur horien jabeak ziurrenik
baimenik eman ez ziela eta hor zeudela ere ez zekiela. Langileek
(sondeoak egiten ari zirenek) ez zioten baimenaren papera erakutsi nahi
izan. Bizilagunak bere susmoak egiaztatu zituen, ez zuten inolako
paperik. Langileen nagusiarekin hitz egin nahi zuela adierazi zienean
ere, ezezkoa jaso zuen. Inolako argibiderik eman gabe makinak sartu eta
sondeoak egiten baziharduten ere, bizilagunari entzungor egiten
jarraitu zuten langileek. Liskarrean ari zirela, langileek ertzaintzari
hots egin zioten. Hauek iritsi zirenean, langileei baimena erakusteko
eskatzea ez zitzaien burutik pasa ere egin, zuzenean bizilagunari
egotzi zioten bertan emandako liskarra. Horren guztiaren ondorioz,
lurjabeen oinarrizko eskubidea praktikan jartzen saiatu zen Legorretako bizilaguna epaitu nahi dute bihar, goizeko 11:00etan, Tolosako epaitegian.
Ez da inolaz ere, horrelako zerbait gertatu den lehen aldia.
Hamaika dira lurjabeen baimenik gabe egindako sondeoak, beren
eskubideak oinarri hartuta baimena eman nahi izan ez duten lurjabeei
egindako meatxuak, ertzaintzak berak ilegalki sondeoak egiten ari
zirenak beharrean, lurjabeak berak salatu dituzten kasuak... Hamaika
aldiz urratu dituzte lurjabeei nahitaezko desjabetza krudelen prozesuan
onartzen zaizkien oinarrizko eskubideak. Goierriko AHT Gelditu!
Elkarlanak askotan salatu izan ditu kasu horiek guztiak, eta oraingoan,
babes osoa erakutsi nahi dio bihar epaitua izango den Legorretako
bizilagunari, ez baitago eskubiderik, legez eta legez kanpo herritarron
gainetik pasatzeko ohitura duten horiek babestu eta, gainera,
herritarroi gutxieneko errespetua zapaltzeko.
LURRA BERRESKURA DEZAGUN!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: