"Oheratzerakoan pentsatu egunean zehar zer egin duzun". Egunero zapalduak izaten uztea, ezer ez eraikitzea (borroka guztiak galduak ditugunaren ziurtasun ustelaren ondorioz) eta ilusioa erosi daitezkeen produktuetan jartzea zerbait egitea al da? Gaur zer egin duzu?Bideoa euskaraz: Video en español:
Pasa den ostiralean, Ordiziako Gaztetxean AHTri buruzko hitzaldia izan ostean, tira birak egon ziren ertzainekin eta horren ondorioz pertsona bat atxilotua eraman zuten Beasaina eta beste hiru identifikatu zituzten. Hona hemen bertan zegoen batek idatzitako oharra:Un detenido y tres identificados tras una trifulca provocada por los cipayos tras parar a dos personas que pretendian poner una pancarta en una grua. El Viernes en el Gaztetxe de Ordizia se dio un pase de vídeo sobre las obras del TAV en Goierri y una charla, al finalizar la charla se decide poner una pancarta grande en una grua ...
Abiadura Handiko Trenaren aurkako Asanbladak gaur goizean Eusko Jaurlaritzak Alderdi Ederren duen egoitzaren aurrean kanpin-dendak jarri ditu, uztailaren 24tik aurrera Zaldibian egingo den AHTren aurkako Akanpadan partehartzera deitzeko. Azken 13 urteetan bezala, urtetik urtera antolatu den Akanpada topagune asanblearioa eta autoorganizatua izango da HTren aurkako eztabaida eta borroka bultzatzeko.Bide batez, azpiegitura proiektu suntsitzaile honen aurka aritzen diren pertsonak ezagutu, koordinatu eta indarrak elkartzea ahalbidetuko du. Halaber, Goierriko AHTren kontrako herri mugimenduarek...
Gaur goizean, Goierriko hainbat zinegotzik (Beasain, Ordizia, Itsasondo, Legorreta, Olaberria, Lazkao, Ataun eta Zeraingo zinegotziak (EAE, Aralar eta EB)) akten altxamenduaren inguruko zenbait salaketa egin dituzte. laburbilduz:Akten altxamendua desjabetu behar dituzten lurretan egitea, lurjabeen gutxieneko eskubideak berma daitezen, eta ez, Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkaritzako bulego batean (Donostia).2.100 helegiteei (teknikoak barne) testu berberarekin erantzun izana (irakurri ez dituztenaren eta interesik ez zutenaren seinale).Akten altxamendua etzi izanda, Beasaingo Erauskin auzoan h...
AHTren Ordizia-Itsasondo zatiko akten altxamendua, zuzenean, Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkaritzan egin nahi dute UZTAILAREN 9an. 2,8 km-ko tunel hori egiteko, Beasain, Ordizia, Itsasondo eta Legorretako lurjabe eta alkateak deitu dituzte Donostiara. Trazaketak hartuko lituzkeen lurrez gain, Beasaingo Erauskin auzoko bi lurjabe desjabetu nahi dituzte, tunel horretatik aterako dituzten 400.000 m3 horientzat hondakindegia egiteko. Badirudi, tunela egiteko beharko duten porlan guztia ateratzeko, Goierrin bertan 5 harrobi irekitzea ere "proposatzen" dutela (Itsasondo, Legorreta, Ataun eta Zerain...
Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak bat egiten du Oiangu publikoa eta bizirik plataformak antolaturiko Oiangu Egunarekin eta goierritar guztiak animatu nahi ditu larunbatean, hilak 5, bertan parte hartzera.
Larunbat goizean Mariaratzen barna argazki rallya egin genuen. Gutako askok ez genituen AHTren obrak gertutik ikusi eta erabat txundituta geratu ginen, harrituta, eta asko, harri bihurtuta. Txikizioa itzela da eta Ordiziako Udalak dioen bezala "obras menores" horiek baldin badira, zer izango ote dira "benetako obrak"? Hona hemen rallyan parte hartutako batek ateratako argazkiak:
Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren bloga. Blog honen xedea, taldearen barne eta kanpo komunikaziorako balioko duen tresna izatea da.
Orain esango diguzue millaka lagun AHTren kontra bildu zirela ¿ez da?. Patetikoak zarete.
Lau katu AHTren kontra, horrek esan nahi du Euskalerrian ganora piskat ba dugula.