Maiatzaren 6an, asteartea, Mikel Alvarezek eta Iñaki Antiguedadek hitzaldia emango dute Ordiziako Barrena Kultur Etxean, arratsaldeko 19:00etan.«Herritarrek AHTz duten iritziaren beldur dira agintariak» (Argia) Mikel Alvarez "Itzulerako trenaren zain" (Berria) Iñaki Antiguedad eta Iñaki Barcena
Zaragozako Heraldo de Aragón egunkariak gaurko edizioan dakarren berri interesgarria."Los viajeros piden alternativas en tren más baratas y acusan a Renfe de aprovechar el tirón de la alta velocidad. La UCA la considera un "despropósito" y pide el respaldo de las instituciones y los empresarios."Eso, ahora pedidles rebajas a los que dejasteis que impulsaran el AVE.
Nazional mailako AHT Gelditu! Elkarlanak 6 minutuko bideo bikaina prestatu du. Merezi du begirada bat botatzeak! Abesti bikaina Fermin Muguruzaren eskutik luzatzen dizuegu. Txoznetarako aproposa!Material osagarria Elkarlaneko orrian dezute.
Honela adierazten digu desjabetu batek bere bizipenak, bere lurrak kentzera etorri zitzaizkionean: «Ez dut ulertzen nola eraman daitekeen aurrera AHTren proiektua daramaten eran» Laster dira hastekoak Abiadura Handiko Trena Goierritik pasatzeko egin beharreko lanak. Ordizia eta Itsasondo bitarteko 2.859 metro luzeko tartea izango da egingo duten lehena. Hasi aurretik, ordea, ibilbideak hartzen dituen lurretan, desjabetza prozesua burutu behar da. Prozesu hori bertatik bertara bizi izan du Legorretako Olalde baserriko Aitor Esnaola lur jabeak. Zer da desjabetu dizutena? Pinudia. Mariaratzeko...
Lazkaoko festetan erreibindikazioak ere lekua izango du. Gazteek larunbat honetan, hilak 26, arratsaldeko 20:00etan, AHTren aurkako manifestazioa antolatu dute. Lazkao zuzenean "herri afektatu" gisa oraindik (ez baitauzkagu proiektuaren xehetasunak) katalogatu ezin badute ere, afektatuak denok garela, euskal herritar guztiok garela argi dago. Horrexegatik, Lazkao ere AHTren aurka!!!!
Gogoratzen al duzue Beasainen EAJk azken hauteskundeetan egin zuen buzoneoa? Hemen duzue Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak eman dion erantzuna....Buzoneo hori ezagutzen ez baduzue, lasai, bertan esandakoak hitzez hitz jasotzen baitira Habiadura handiz Europaruntz (ez da broma) izenburupean atera zuten agiriaren esaldi gogoangarriak (ondo irakurtzeko egin klik gainean):
AHTren DESJABETZAK BERTAN BEHERA GERATU DIRA ESKORIATZAN Herri mobilizazioak eten egin du Espainiako Sustapen Ministerioak agindutako lurrak okupatzeko akten altxamendua. AHT Gelditu! Elkarlanak deituta, 150 lagun elkartu dira gaur goizean Eskoriatzako Udaletxean “Euskal Y”-aren nahitaezko desjabetzapenak arbuiatzeko egindako mobilizazioan. Udaletxe barrua eta kanpo aldea jendez gainezka zegoen goizeko 9tarako. Geroago, Espainiako Sustapen Ministeritzako ordezkariak Ertzainek lagunduta iritsi direnean, Udaletxeko atea jo dute jendearen AHTren aurkako protesta eta oihuen...
Gaur goizean, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak, Abiadura Handiko Trenaren Ordizia-Itsasondo zatiari dagokion Nahitaezko Desjabetzari erantzunez, 2.100 helegite sartu ditu. Eusko Jaurlaritzak pasa den astean “hasitzat” jo zituen obretako zatian, administrazio-tramite batzuk oraindik falta direla argi uzteaz gain, helegiteetan azaldutako argumentuak behar den bezala aztertzea eskatzen dio AHT Gelditu! Elkarlanak Gipuzkoako Ordezkaritza eta Sustapen Ministerioari. 15 egunetan hainbeste helegite lortzeak herritarrek azpiegitura honen inposizioaren aurrean erantzuteko duten gaitasuna eta kemena...
Ordizia-Itsasondo zatian Nahitaezko Desjabetzei helegiteak egiteko epea ireki da. Hori dela eta, helegite orokor eta motz bat prestatu dugu eta herritar guztiei sina dezaten eskatzen diegu:Helegite motza euskarazAlegación corta en castellanoHelegiteak Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkaritzan aurkeztu behar dira apirilaren 14a baino lehen. Inprima ezazu helegite hau, sinatu eta apirilaren 13a baino lehen honako lekuetan utz dezakezu: Legorreta: Udaletxea eta Olaso taberna. Beasain: Arrano, Gaztetxea. Zaldibia: Udaletxea, Joxepane. Lazkao: Herrikoa, Gerriko liburu-denda. Ordizia: Herrikoa, Orleg...
Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren bloga. Blog honen xedea, taldearen barne eta kanpo komunikaziorako balioko duen tresna izatea da.
Orain esango diguzue millaka lagun AHTren kontra bildu zirela ¿ez da?. Patetikoak zarete.
Lau katu AHTren kontra, horrek esan nahi du Euskalerrian ganora piskat ba dugula.