Helegite epea ireki da

Ordizia-Itsasondo zatian Nahitaezko Desjabetzei helegiteak egiteko epea ireki da. Hori dela eta, helegite orokor eta motz bat prestatu dugu eta herritar guztiei sina dezaten eskatzen diegu:

Helegite motza euskaraz
Alegación corta en castellano

Helegiteak Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkaritzan aurkeztu behar dira apirilaren 14a baino lehen. Inprima ezazu helegite hau, sinatu eta apirilaren 13a baino lehen honako lekuetan utz dezakezu:

  • Legorreta: Udaletxea eta Olaso taberna.
  • Beasain: Arrano, Gaztetxea.
  • Zaldibia: Udaletxea, Joxepane.
  • Lazkao: Herrikoa, Gerriko liburu-denda.
  • Ordizia: Herrikoa, Orlegi taberna, Urdin taberna, Gaztetxea eta Goierriko Baratza.
  • Segura: Elorripe taberna.
  • Ataun: Troskaeta taberna.
  • Itsasondo: Udaletxea, taberna, denda.
  • Urretxu: Udaletxea, Gaztetxea, Motz taberna, Berit taberna.
Goierritik kanpo:
  • Donostia: Rekalde tabernan.
  • Deba Garaia: Bergarako Pol-pol tabernan.
  • Tolosaldea: Billabonako Iratzar tabernan.
  • Bilbo: Ekologistak Martxanen lokalean (Pelota kalea 5, alde zaharra)
  • Durangaldea: Durangoko herrikoan.
  • Gasteiz: Askapenaren lokalean (Kutxilleria kalean).
                                      

Se ha abierto el plazo de alegaciones a las expropiaciones forzosas del tramo Ordizia-Itsasondo. Por ello, hemos preparado una alegación general y corta para la toda las personas que quieran mostrar su rechazo al TAV. Descarga, inprime y firma la alegación:

Helegite motza euskaraz
Alegación corta en castellano

Las alegaciones se deben presentar para el día 14 de abril en la Subdelegación del Gobierno en Gipuzkoa. Nosotros recogeremos las alegaciones el día 13 de abril en los siguientes lugares donde puedes dejar la tuya:
  • Legorreta: Udaletxea eta Olaso taberna.
  • Beasain: Arrano, Gaztetxea.
  • Zaldibia: Udaletxea, Joxepane.
  • Lazkao: Herrikoa, Gerriko liburu-denda.
  • Ordizia: Herrikoa, Orlegi taberna, Urdin taberna, Gaztetxea eta Goierriko Baratza.
  • Segura: Elorripe taberna.
  • Ataun: Troskaeta taberna.
  • Itsasondo: Udaletxea, taberna, denda.
  • Urretxu: Udaletxea, Gaztetxea, Motz taberna, Berit taberna.
Fuera de Goierri:
  • Donostia: Rekalde tabernan.
  • Deba Garaia: Bergarako Pol-pol tabernan.
  • Tolosaldea: Billabonako Iratzar tabernan.
  • Bilbo: Ekologistak Martxanen lokalean (Pelota kalea 5, alde zaharra)
  • Durangaldea: Durangoko herrikoan.
  • Gasteiz: Askapenaren lokalean (Kutxilleria kalean).

Inork prentsaurrekoa irakurri nahiko balu, hemen duzue testua:

Ordizia-Itsasondo zatiko Nahitaezko Desjabetzei helegiteak egiteko epea ireki dela adierazi eta Eusko Jaurlaritzak eta zenbait udalek AHTarekiko duten jarrera salatu nahi dugu

 

Abiadura Handiko Trena Euskal Herrian inposatzeko makinaria guztia aurrera doa. Baina ez omen doa, hainbat politikari, komunikabidetako buru eta enpresarik nahi lukeen bezain azkar. Tren azkarra poliki omen doa, eta zenbaitzuk duela urte asko urduri badaramatzate ere, azken honetan nerbioak jota dabiltzala argi utzi digute. Aste honetan “zuinketa-akta” delakoa sinatu, adibidez Durangon duela urte batzuk egin zituzten zuinketa-lanak, eta “obrak hasi dira” esan ez zuen ba Eusko Jaurlaritzak? Hurrengo egunean AHTaren aldeko kanpaina itzela egiten ari diren egunkarietako batean “hasitako obra” horien argazkia eta guzti ikusi ahal izan genuen! Zuinketa- eta zundaketa-lanak egiten urteak daramatzate, eta orain hasi al dira obrak? Obrak ez al ziren 1989an Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak AHTa egiteko hitzarmena sinatu zutenean hasi? Obrak ez al ziren 1991ko Aurreproiektuarekin hasi? 1993an ez al ziguten behin eta berriz baieztatu 1995an hasiko zirela? Ez al ziguten orduan esan proiektuaren %80 Europak ordainduko zuela? Ba al dakizue Europak eman dezakeen diru guztiaren erdia baino gehiago Ordizia-Itsasondo zatia egiten gastatuko luketela? Ba al dakizu Europak ordaindutako azpiegitura ez zela izango 2005ean jakin genuela, Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak finantziazio-akordioa sinatu zutenean? Zenbat aldiz entzun dugu Ordizia-Itsasondo zatia YA hasiko dela? Zenbat aldiz entzun diogu hori Alvaro Amanni, edo azkenaldian, Arantxa Tapia edo Nuria Lopez de Gereñuri? Obrak ez al ziren duela 3 urte hasi zundaketa-lanak egiten aritu zirenean? edo duela 4, topografoak gora eta behera zebiltzanean?

 

Beren poltsikoak bete eta beren handinahiak ase besterik egingo ez duen makroproiektua, engainua, gezurra eta xantaia erabiliz, guztiaren eta gu guztion gainetik egin nahi dute. Eusko Jaurlaritzatik aste honetan zuzendu duten ekimena horixe izan da, ez dagoena, edo hala ez dena, dagoela edo hala dela esan. Behin eta berriz errepikatzen den gezurra egi bihurtzen baita. Urteak daramatzate herritarroi mezu hau bidaltzen: egina dago eta ez dago atzera bueltarik, ez duzu zer eginik.

 

Baina gauzak ez dira horrela, eta horixe egiaztatu ahal izan dugu urte hauetan, hurrengo urtean hasi behar zuena, handik 5 urtera oraindik hasi gabe dago. “Tramite hutsak” ziren pausuak bi urtez ere luzatu dira. 2007an bukatua egon behar zuena orduantxe hasi zen. Luzapen horiek guztiak ekonomikoan xahutzailea, ekologian suntsitzailea eta sozialean bidegabea den proiektu hau gauzatzeko trabak dira. Horrexegatik, Ordizia-Itsasondo zatiko obrak hasi ez badituzte ere, kontuan izan behar ditugu berau hasteko eman behar dituzten pausu guztiak, orain arte bezala, pausu horiek aztertu eta administrazioari proiektu horren alde ez gaudela eta gelditzeko exijitzeko erabili behar ditugu. Orain arte, herri-mugimendua pausuz pausu aritu da makroproiektu hau gelditzen, pausuz pausu bere abiadura moteltzen; horrexegatik, denok jarri behar gara abiadura azkartu nahi duen tren horren aurrean eta denok gelditu behar dugu.

 

Aipaturiko pausu administratibo horietako bat, Nahitaezko Desjabetzak dira. Duela gutxi Informazio publikoan jarri dituzte Ordizia-Itsasondo zatiko Nahitaezko Desjabetza horiek eta helegiteak egiteko epea apirilaren 14an bukatzen da. Hori horrela, AHT Gelditu! Elkarlanak helegite orokor bat prestatu du, kalera irten eta AHTren aurka dauden herritar guztiek sina dezaten. Helegitea Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren blogean (www.blogak.com/goierrikoahtez) zintzilikatua dago eta Goierrin, ondorengo lekuetan aurki eta utz daitezke:

  • Legorreta: Udaletxea eta Olaso taberna.
  • Beasain: Arrano, Gaztetxea.
  • Zaldibia: Udaletxea, Joxepane.
  • Lazkao: Herrikoa, Gerriko liburu-denda.
  • Ordizia: Herrikoa, Orlegi taberna, Urdin taberna, Gaztetxea, Goierriko Baratza.
  • Segura: Elorripe taberna.
  • Ataun: Troskaeta taberna.
  • Itsasondo: Udaletxea, taberna, denda.
  • Urretxu: Udaletxea, Gaztetxea, Motz taberna, Berit taberna.

Goierriko zatiaren gaineko helegiteaz gain, apirilaren 10ean data amaitzen zaion Arrazua/Ubarrundia-Gasteiz zatiko Nahitaezko Desjabetzen gaineko helegitea ere aurki daiteke. Herritarrak biak sinatzera animatu nahi genituzke.

Oraindik obrak hasteko falta den “tramite administratibo” hori isilpean gorde eta gezurretan ibili dira bai Eusko Jaurlaritza eta baita Ordiziako Udala ere, bere alkate den Jose Miguel Santamaríaren bidez. Ez batak eta ez besteak, ez dute informazio hori zegoenik aipatu ere egin, ez dute informazioa aztertu eta helegiteak aurkezteko epea zabalik zegoela adierazi ere egin. Gainera, Ordiziako alkateak “obrak hasi” ondoren herritarrak informatzeko asmoa duela adierazi omen du, nahiz eta herritarrengan interes falta sumatu duen. Ez al zaio kezkagarria iruditzen Euskal Herriarentzat eta euskal herritarrontzat erabat estrategikoa omen den azpiegitura honekiko antzematen duen axolagabetasuna? Zergatik ez ditu, Itsasondon egin bezala, herritarrak informatu eta herri-kontsulta bat antolatzen?

Ordiziako Udala, ordea, ez da makroproiektu hau azkartzeko ahaleginetan kolaboratzen ari den bakarra. Beasaingo Udalak ere zeresan handia izan du herrian bertan burutzen ari diren zundaketa-lanetan. Horren adibide, Beasaingo udalak eta bereziki alkateak zundaketa-lanen prozesuan jokatu duen bitartekari lana, beti ere, lurjabeei beren eskubide guztien berri eman gabe eta lurjabe batzuek baimenik eman ez izana kontuan hartu gabe. Bai Eusko Jaurlaritzak, baita Ordiziako eta Beasaingo udalek ere, “badaezpada egin eta gero norbait konturatzen bada, orduan galdetu” politika eraman dute urte guzti hauetan, beren mesederako eta lurjabe eta herritarren kaltetarako.

Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak AHTa pausuz pausu geratzen aritu garen eta erabat gelditu arte geratzen joango garen makroproiektua dela gogorarazi nahi die herritarrei. Urte asko dira AHTa mahai gainean dagoela Euskal Herrian, urtea da obrak Araban hasi zituztela, gure esku dago beste hainbeste izaten jarraitzea behin-betikoz alde batera uztera iritsi arte.


 


Utzi iruzkina: