Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren bloga

  Hemen duzue berria egunkarian datorren berria atzoko manifari buruz.


Autobusa ordu hauetan aterako da Usurbildik (autobus bakarra bidaia bakoitzean): 2:00 / 4:00 / 6:00 / 7:30Larunbateko manifestaziora trenez joango garenez, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak autobusak antolatu ditu Usurbilgo kontzertuetatik bueltan Goierrira etortzeko. Kontzertuetako tiketak salgai ostiral gaua arte (11 euro):Ordiziako Orlegin.Beasaingo Arranon.Berez, autobusa Goierrira (Urretxu-Zumarraga barne) etorriko bada ere, bidean dauden herrietan geldiunea egiteko aukera ikus daiteke.Larunbatera arte!!!


Larunbatean denok Donostiara trenean AHT ordaindu gabe: Usurbilgo jaialdirako tiketak Ordiziako Orlegi tabernan eta Beasaingo Arranon. Bueltako autobusak 4:30ean, 6:00etan eta 7:30ean.


Ehundaka pertsonak AHTren aurkako protesta egin dute Ordiziako “Euskal Y”aren lan-eremuanErtzaintzaren despliegeak ez du ekidin gaur ehundaka pertsona “Euskal Y”aren Ordiziako obren eremura AHTren aurkako protesta eramatea, lan horiek berehala geldiaraztea exigitzeko. Eguerdiko hamabietan AHT Gelditu! Elkarlanak deituriko manifestazioa habiatu da Ordiziako kaleetan barna eta 500 manifestari inguru heldu dira obretatik hurbil dagoen Malkasko auzora.  Bertan, ehundaka lagunek, ordu erdiko eserialdi bat egin dute, polizien hesiaren aurrean, Abiadura Handiko Trenaren aurkako ohiuak eginez....


Gaur ostirala goizean, AHTren aurkari talde bat Euskal Y rentzat Ordizian hasi dituzten lan eremura sartu eta bi lagun indusmakinetara kateatu dira lepotik helduta zituzten moto kandatuen bidez. Ekintzaren ondorioz eraikuntza lanak bi ordu ta erdiz geldirik egon dira. Berrogei pertsonak kateaketa ekintzarekin bat egin du AHTren aurkako kartelak eta pankartak erakutsiz eta "Makinak kanpora", "AHTrik EZ" eta "Amalurra defenda dezagun" oihukatuz. Denbora luze igaro ondoren Ertzaintza bertaratu eta kandatuak berehala zizaia batekin mozten alperrik saiatu da. Azkenean suhiltzaileen eskuhartzea e...


Ordizian obrak hasi dituztela eta, AHT Gelditu! Elkarlanak honako mobilizazioak deitu ditu:Ostiral honetan, hilak 23, kontzentrazioak Goierriko herrietan eta ondoren herri-batzarrak:Ordizian, Malkaskon, 19:00etan.Beasainen, Zubimuzu plazan, 20:00etan.Urretxun, Potros plazan, 20:00etan.Lazkaon, plazan, 20:00etan.Zaldibian, Burrunbada herrian barna, 20:00etan.Legorretan, plazan, 1930ean.Ataunen, San Martingo plazan, 20:00etan.Igandean OBRETARA MARTXA, 12etan, Ordiziako Arboledatik.14:00etan HERRI BAZKARIA Itsasondon.Prezioa: 10 euro (langabetuak), 15 euro (langileak). TIKETAREKIN KAMIXETA OPA...


Ekintza egin dutenen adierazpena:Gaur asteazkena 21 goizez, Ordizin baserritarren azoka eguna dela aprobetsatuz, AHTren aurkako ekintza bat burutu da, Ordiziko udaletxean Lurranekek duen bulegoan. Haiek egiten duten bezala lekua espropiatu eta zementuz zikindu da, bitartean kanpoaldean informazioa banatu eta salaketa pankarta haundi bat zintzilikatu da. "Espropiazioa lapurreta, Udala konplizea!!Pasa den astean Ordiziko udaletxean irekitako Lurranek bulegoa (ustez AHTk kalteturikomlur-jabeei informazioa emateko tokia) lur-lapurrek lau sosen truke nekazal lurrak beraien interesetarako lo...


Hasi dituzte obrak Ordizian. Hori salatzeko, gaur goizean, 30 lagun inguruko talde batek obrak gelditu ditu ordubetez. Ondoren, Ertzaintzak banan-banan identifikatu ditu guztiak.Nola hasi dituzten obrak? Era irregularrean, noski. Herritarrok aurkezturiko 2.000 alegazioei erantzunik eman gabe eta lurjabeentzat gutxieneko bermea den akten altxamendua egin gabe, mehatxuak eta okupazio poliziala aipatu ere egin gabe... hori guztia, noski, Ordiziako Udalaren onespen eta kolaborazio guztiarekin!!!AHT gelditu! Elkarlanak, bihar, hilak 16, KONTZENTRAZIOA deitu du, arratsaldeko 20:00etan Malkaskon


Azken hilabeteotan zertxobait abandonaturik izan dugun atalean hainbat hobekuntza egin ditugu.Lehena eta nagusiena, aurreko zerbitzu komertziala alde batera utzi, (patata bat zen) eta oraingoan FreeSound zerbitzua erabiltzeari ekin diogula.Ohi bezala, eskubialdeko zutabean dagoen "Audio fitxategiak" atalean klikatu funtzionamenduaren ohar batzu jarri baiditugu. 


Hacker talde baten lanaren bitartez, Beasaingo Udalaren weborri instituzionalean "gehikuntza" pare bat egin direlaren berri izan dugu.Lehena azpikaldeko irudian ikustea dezutena da. Weborriaren gaikaldean "AHT STOP!!" banner aldakorra jarri dute. Bestetik, weborrian sartzerakoan bafleak pizturik badituzue, tren baten soinua sartu dute.Biba zuek!!!