Audio fitxategiak berantolatu dira.

Azken hilabeteotan zertxobait abandonaturik izan dugun atalean hainbat hobekuntza egin ditugu.
Lehena eta nagusiena, aurreko zerbitzu komertziala alde batera utzi, (patata bat zen) eta oraingoan FreeSound zerbitzua erabiltzeari ekin diogula.

Ohi bezala, eskubialdeko zutabean dagoen "Audio fitxategiak" atalean klikatu funtzionamenduaren ohar batzu jarri baiditugu.

Eneko

Eneko 2008-05-15 15:48 #1

Aurreko zapatuan Beasaingo festetan egin zen manifestazioari dakokionez bi komentario:

-Manifan zehar pintada ugari egin ziren, horietako batzuk dendetako kristaletan. Uste dut herrian nahiko toki dagoela pintada egiteko jende partikularra izurratu gabe.

Entzun dudanez pintaden egile bat jipoitu omen zuten, egia al da?

-Manifaren momentu batean "PNV español" entzun zen, naiz eta jende gutxik ohiukatu . Donde vas manzanas traigo. Batzuentzat ezker abertze ofizialaren zati bat besterik ez da aht-aren aurkako borroka eta dena nahasten dute. PNV-taz nahi dezuena pentsatu baina espainola, eusalduna edo txinatarra den zer axola du ba AHT-aren aurkoko manifa batetan?

Eneka

Eneka 2008-05-15 22:42 #2

Larunbat gauean Beasainen gertatutakoa oso larria izan zen: Jabego partikularretan pintada txerriak egin, ELAko egoitzan "Hipokritak" marraztu, bere aldameneko tintoreri bateko kristalera gogoz pintatu, JM Iturrioz kaleko dekorazio denda bateko kristaldegian beste hainbeste, batzokia zerri eginda utzi ta ikurriña ta bere kirtena lapurtu... Beasaindar gizartea kriston moskeoarekin dago.

Aipatzen duzuna niri ere esan didate: pintadak egiten ari zen bat Loinaz tabernatik atera ziren hiru tiporen artean egurtu omen zuten.

Bada AHTaren aurkako militantzia inongo kriterio garbirik gabeko jende talde bat eta berau edozein kristo antolatzeko garaian mesede baino kalte egiten diona AHTaren aurkako borrokari eta kalteturik nagusiena Goierriko AHT Gelditu! Elkarlana da.

Inorren eta ezerren aurrean inongo errespeturik zor dion jende talde horrek Elkarlanaren lan txukuna kakazten ari da.

Hausnarketa sakona egiteko garaia dezute.

Martintxo

Martintxo 2008-05-20 01:18 #3

Aupa goierritarrak:

Audioak bilatzen irratirako, ikusten dut berantolatu duzue atala. Guay :-D.

Baina, zea ikusten dut, erabiltzen ari zarete FreeSound zerbitzua, baina uste dut ez duzue ulertu FreeSound-eko helburua. Horrela ulertzen dut nik, soinu biblioteka bat egin nahi dutela webgune horretan, baina ez edozein soinu (hitzaldi oso bat...) baizik eta soinu bereziak (adibidez AHT'ren soinua (zarata obe esanda :-P) izan daiteke biblioteka orretan, baina ez hitzaldiak, edo abestiak....). Ikus, adibidez: http://freesound.iua.upf.edu/rules.php (Freesound is about samples, not songs), edo http://freesound.iua.upf.edu/whatIsFreesound.php (The Freesound Project aims to create a huge collaborative database of audio snippets, samples, recordings, bleeps, ...).

Hitzaldiak edo holako gauzak gordetzeko, nik uste dut hobe dela The Internet Archive: http://www.archive.org/details/audio. Garraxi Irratian horrela gordetzen dugu gure emisio batzuk: http://www.archive.org/search.php?query=Garraxi%20Irratia%20AND%20mediatype%3Aaudio

Ba, hori, only for your know :-PP. Ondo segi. Martintxo.

Goierriko AHT Gelditu! Elkarlana

Goierriko AHT Gelditu! Elkarlana 2008-05-20 19:40 #4

Eskerrikasko!
Denbora hartzen dugunean archive.org ra mugituko ditugu.
Ondo izan.

Utzi iruzkina: