Hurrengo larunbata hilak 23 urola aldekok oinezko martxa bat antolatu dute zumarraga eta urretxu artean AHT-ak eragin dezakeen kalteak ezagutarazteko. Martxa goizeko 11 etan aterako da gaztelekutik eta eguerdi bitarteko iraupena izango du. Joateko elkarlanak goierriko geltoki desberdinetan ipini du geldiunea. Geltoki desberdinetan ordutegia hauxe izango da: LEGORRETA: 10:24 ITSASONDO: 10:27 ORDIZI: 10:30 BEASAIN : 10:33 ORMAIZTEGI: 10:39
Beasaingo Olazar baserriaren inguruan egiten ari diren sondeoak egiten jarraitzen dituzte, baita gauez ere.Sondeo ilegal hauek lurjabeen baimenik gabe egiten jarraitzen dute, norbait azaltzean denean hor ezin dutela egon eta gutxigo zulatzen eaten zaienean, joan egiten dira, baina gero gauean bueltatu eta zulatzen jarraitzen dute. Hala ere edozein inguratzen bada beti azaltzen dira segurtasun neurrikoak eta pauso erdi bat egiten badezu beraiek esandako tokitik Ertzantzari deitzen diote, eta segituan ailegatzen dira furgoneta mordoxka bat. Beasain kaleetatik ere zundaketa...
Astelehenean jabeari ezer esan gabe sartu ziren. Bi tipo lurrak mugitzen hasi eta bat-batean, 140 metro sakonerako sondeoak egiteko makina ikusgarria eta gainerako tresneria guztia hurbildu zuten bertara. Noski, langileak bakarrik ezin utzi, eta bi segurata ere beraiekin dituzte. Baimenik ez dute... "Bai, X jaunak eman zigun... telefonoz...". Lur horien jabeak ez, ordea. Atzo, taldetxo bat hurbildu eta langileak segituan joan ziren: "10 minutu barru bueltatuko gara". Hiru ordu laurden pasatu eta ez ziren bueltatu. Gaur goizean, beste lagun talde bat hurbildu da bertara, eta langilerik ez. ...
Datorren larunbatean, hilak 16, MENDI MARTXA bat antolatu du Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak Beasaingo mendietan barrena. Bertan, AHTa Beasainen nondik pasako litzatekeen azalduko da. Mendi martxaren ondoren, ekitalditxo bat egingo dugu Beasainen (musika, pintxoak, argazkiak, erakusketa,...). Animatu! Otsailak 16, goizeko 10etan, Mendi martxa Antzizar Kiroldegitik aterako da. Amaiera ekitaldia 13:00etan, San Martin plazan (Udaletxeko plazan) egingo dugu. &nb...
Dakizuen bezala, ostiralean hainbat mobilizazio izan genituen Goierrin Beasainen hasi dituzten zundaketa lanak direla eta. Goizean ikastetxe desberdinetan greba egin eta Besaindik Erauskin auzoan egiten ari diren zundaketetara abiatu ziren ikasleak kalejiran, hara hurbiltzen ari zirela Ertzaintzak, beti bezala, eta gerrara joateko moduko armamentuarekin horniturik, bidea jarraitzea galarazi zieten kalejiran zihoazen gazteei. Aurrera ezin jarraituz, bertan protesta egitea erabaki zuten. ...
Mobilizazio eguna deitu da Goierriko Elkarlanatik datorren ostiralerako. Adi deialdiari!
Beasainen duela pare bat aste sondeoak hasi zituzten, lehenengo Ormaiztegirako bidean dagoen txatarreriaren ertzean (Ittolan) eta oraingoan Usurbe bidean. Beste behin ere, AHTa inposizio bat dela eta honen aurka gaudela salatzeko hainbat kontzentrazio egin genituen herritarrok. Txatarrerian bi aldiz bildu ginen eta bietan izan genuen betiko konpainia garratza, hala ere lasaitasunez hartu gintuzten hauetan. Atzo berriz, urtarrilak 31, Usurberako bidean jarri ginen eta hasiera batean lasai zeuden arren gero harrotu egin ziren. Bi puntutan zeuden kokatuak eurek, lehenengoa kontzentrazio...
Badirudi Eusko Jaurlaritzakoek Otsailean bertan hasi nahi dituztela Ordizia-Itsasondoko tramoaren obrak. Gipuzkoako tarte honetakoaz gain, Bizkaian ere presaz sartu nahi dituzte makinak. Vocentokoek diotenez, lan itzela izan omen dute expropiazioen aurkako errekurtsoak argitzen; geroxeago argitzeko "La permuta de suelo, el justiprecio o la expropiación forzosa son las fórmulas empleadas". Boterea izanda, zein erreza den inposatzea...! Berri osatuagoa ondorengo tokietan: dv-n eta www.ahtgelditu.org  ...
AHTren aurka milaka lagun bildu dira Tolosan eta Tuteran manifestazioetan «Inposizioa» alde batera uzteko eta herritarren hitza eta erabakia errespetatzeko eskatu dute manifestariek ainhoa sarasola Tolosa Abiadura Handiko Trenik ez dutela nahi ozen aldarrikatu zuten atzo milaka lagunek Tolosan (Gipuzkoa) eta Tuteran (Nafarroa).
Beasainen ari dira abiadura azkarreko trena egin ahal izateko sondeoak egiten; Ittolako eremuan hain zuzen. Euroconsult enpresa bertatik lur laginak ateratzen eta haiek aztertzen ari da joan den astetik.Sondeoak egiten ari diren tokian elkarretaratzea egin zuten Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanekoek.Ertzaintzaren begiradapeanBertaratutakoek baimena zuten bertan elkarretaratzea egiteko. Protestak iraun zuen denbora guztian aurpegia estalita zuten ertzainak bertan izan ziren, eta argazkiak atera zizkieten elkarretaratzean parte hartu zuten lagunei. Bideoz ere grabatu zituzten pankartaren...
Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren bloga. Blog honen xedea, taldearen barne eta kanpo komunikaziorako balioko duen tresna izatea da.
Orain esango diguzue millaka lagun AHTren kontra bildu zirela ¿ez da?. Patetikoak zarete.
Lau katu AHTren kontra, horrek esan nahi du Euskalerrian ganora piskat ba dugula.