Sondeo ilegalak Beasainen

Astelehenean jabeari ezer esan gabe sartu ziren. Bi tipo lurrak mugitzen hasi eta bat-batean, 140 metro sakonerako sondeoak egiteko makina ikusgarria eta gainerako tresneria guztia hurbildu zuten bertara. Noski, langileak bakarrik ezin utzi, eta bi segurata ere beraiekin dituzte.

Baimenik ez dute... "Bai, X jaunak eman zigun... telefonoz...". Lur horien jabeak ez, ordea. Atzo, taldetxo bat hurbildu eta langileak segituan joan ziren: "10 minutu barru bueltatuko gara". Hiru ordu laurden pasatu eta ez ziren bueltatu. Gaur goizean, beste lagun talde bat hurbildu da bertara, eta langilerik ez. Aurreko eguneko bi seguratak kotxean sarturik besterik ez dituzte aurkitu (makineria guztia han, ordea). "Zer?, gaur lanik egiteko asmorik ez dute?" "NO, HAN ESTADO TRABAJANDO TODA LA NOCHE Y POR LA MAÑANA SE HAN IDO". Efectivamente, atzo jendea ikustean alde egin, eta ondoren, gau osoan lanean pasa zuten fokoen azpian. Goizean, herritarrak hurbildu orduko ihes eginda zeuden.

Beasaingo Udaletxeko aparejadore-ordeak esan duen bezala, "CON NOCTURNIDAD Y ALEVOSÍA, NO PINTA MUY BIEN". Baina Udalean ezin OMEN zuten ezer egin, lur haietatik Ertzaintzak bota behar omen ditu. Imajina dezakezue zer esan duen Ertzaintzak...

Ez txikizioa egin aurretik eta ezta egiten ari ziren bitartean ere, Euskal Trenbide Sarekoak ez dira lurjabearekin kontaktuan jarri ere egin. Lurra eurena izango balitz bezala jokatzen dute, hala uste baitute, eta lehenbizikoak, seguratak.

xa2er

xa2er 2008-02-14 17:01 #1

Hori horrela bada, alegia, jabearen baimenik gabe sartu direla eta lanean hasi direla, gauzak tajuz egite aldera lurjabea joan dadila Beasaingo Ertzaintzaren komisaldegira, salaketa jarri dezala enpresaren aurka eta Ertzaintzak kanporatu ditzala okupazio ilegala egiteagatik.<br>

2008-02-15 12:24 #2

Ertzainek ordea greba egunarekin nahiko lan izan omen dute..... Nahi dutenerako azkar mugitzen badakite!!!!<br>

bat

bat 2008-02-17 16:53 #3

Nik jakin nahi nuke ea benetan jarrera aktiboa erakutsi duen baserritarrak. Esan nahi dudana da, berak baimenik eman ez badie eta agertzen direnean handik alde egiteko eskatzen badie ezingo dira bertan geratu ezta?<br>

indignació

indignació 2008-02-18 14:21 #4

Muy mal el articulo del gara. ¿Pero qué es eso de que la ertzaintza o la policía municipal tendria que desalojar a los destructores? Acaso creeis todabía en la via legal para parar el TAv? Si nisiquiera ellos así lo hacen. Es el pueblo quien tiene que subir a botarles de allí y sin pedir permisos.


Utzi iruzkina: